Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fernández de Leunda bezala, esan nien deitura arabar jatorrak zirela Pérez, López, Martínez eta antzekoak, euskal toponimoei lotuak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 291. orr.
Hala nola milaka arabar bildu diren Armentiako basilikaren inguruetan. Herria 2005-05-05
Sari batzu ere banatu dira, hala nola gasna hoberenarena, arabar artzain bati joan zaiona. Herria 2003-05-01
1564-ean Jadanik Juan Perez de Lazarraga arabar idazleak aldi bat baino gehiago aipu zuen "Euskel erria". Herria 2004-08-12
Gipuzkoar, arabar eta bizkaitar batailoiek, nirekin aburukide antza, goitik iristen zitzaizkien aginduei jaramonik ez eginez, etsitzea erabaki zuten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 286. orr.
-Arabar estilokoa eta Erdi Arokoa? -galdetu zuen Leirek, andrearen hitzak ustez egoki itzuliz. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 20. orr.
Adela, gure arabar lorea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 5. orr.
Orduan, mika hasi zen inguruetako ehun, hari, izpi eta belartxoak biltzen eta habia haiekin apaintzen eta amaitu aurretik esan zuen arabar zozoak: [...]. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 70. orr.
Ez naiz gogoratzen babarrunak, arabar ardoaz maneiatutako idi erregosia edo hostiak binagretan bazkaldu genituen. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 59. orr.
Euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako poesia utzi digun arabar honek gaztelania erabili zuen anagrametan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 109. orr.
Zelten lurralde mahats-bakoan estimurik bazioten, pentsa gurean! Hasi Iparraldeko Irulegitik, segi Getari aldeko kosta bazterretik, eta pasa Nafarroako Erribera aldera, Nafar Errioxa, Arabar Errioxa eta beste... horrenbeste zuztar eta zain dituen beste zuhaitzik ba ote, gure baso guztiak bat eginda ere...? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.
EAko arduradunaren esanetan, harrigarria da "arabarren botoen herenarekin gobernatzen ari den alderdi batek arabar guztien izenean hitz egin nahi izatea, eta arabar guztien ordezkaritza izango balu bezala aritzea. Berria - Harian 2005-01-14
Katalan Herria bezala, zatituta dago Euskal Herria: lapurtarrak eta nafarroa beherearrak daude multzo baten, zuberotarrak beste baten, nafarrak eurenean, eta giputzak, arabarrak eta bizkaitarrak laugarrenean. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 107. orr.
Nafarren eta arabarren askatasuna gustatuko zitzaiola aipatua zuen batek baino gehiagok. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 51. orr.
Lehenbizikoak nafarrak ziren, jakina, nafarra izaki bera, ondoren gaztelauak, gero arabarrak, gipuzkoarrak hurrena eta atzenak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Gaur egun, mendebalekoekin eta giputzekin dute arabarrek harremana. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 211. orr.
Aiegin, Jurramendiz Lizarra aldean, arabarrek osatutako hiru batailoi: 1.a, 2.a eta 3.a. Txillardegi «Putzu», 1999 - 190. orr.
Trentoko Kontzilioko erabakiak beteaz, kristau ikasbide zenbait itzuli ziren euskarara: Joan Perez Betolatza arabarrarena, esate baterako, 1596an. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 22. orr.
Hor ziren bereziki Ibarretxe Lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako bi sailbürü (ministro), EAko depütatüen ordezkaria, bi euskaltzain (Henrike Knorr arabarra eta Patxi Zabaleta nafarra), Juan-Jo Zearreta Euskaltzaindiako kargüdüna. Herria 2004-09-16
Inori ez zaio hutsean pasatu idazle arabarrak XVI. mendean idatzitako lerroa: "Zegaiti dozun Euskel Erria ainbat bentajaz dotadu". Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 97. orr.
Artzain arabarren bat sartu zitzaigulako tartean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 291. orr.
Euskara Euskal Herri osora zabaldu da: Bizkaiko Karrantzara, Ebro ibai ondoko eskualde arabar eta nafarretara, Pirinio magaleko Zaraitzu eta Erronkari ibarretara, Baiona-Angelu-Miarritze hiribilgunera. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 200. orr.
Hona azken karrikak: Las Calzadas (hemen da iristen Baionatik, Gasteizen gaindi, Burgosera doan ohiko galtzada arabarra), gero San Juan karrika, Avellanos karrika eta azkenik Fernan Gonzalez karrika. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 111. orr.
Arabar bola jokoa garai batean (dioten arabera XVII. mendetik aurrera) Araba osoan zehar oso zabalduta zegoen herri-jokoa da. ETC-entziklopedia Arabar bola jokoa, Wikipedia
Euskal Herriko Bola Joko federazioak (1986an sortu zena) honako 13 aldaera hauek ditu federatu moduan zerrendaturik: Arabar bola jokoa, Aiarako bola jokoa ("Bolatoki" izenarekin, hala deitzen baitzaio batzuetan, bolalekuari erreferentzia egiteko erabiltzen den izen euskaldunetik hartuta)... ETC-entziklopedia Bola joko (herri kirola) Wikipedia
Bazkaria ekartzean areago bizitu zen, armairutik, gordeta zeukan Arabar Errioxa botila aterarazi zigunean, batez ere. Berria - Kirola 2004-08-03
Bihar, In vino... musica zikloak, ardoa dastatzera eramango ditu musika zaleak Biasterira (Arabar Errioxa). Berria - Kultura 2004-08-18
Zelten lurralde mahats-bakoan estimurik bazioten, pentsa gurean! Hasi Iparraldeko Irulegitik, segi Getari aldeko kosta bazterretik, eta pasa Nafarroako Erribera aldera, Nafar Errioxa, Arabar Errioxa eta beste... horrenbeste zuztar eta zain dituen beste zuhaitzik ba ote, gure baso guztiak bat eginda ere...? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.
arabar errioxa (3); arabar guztien (3)
arabarra da (3); arabarra izan zen (4); de galdeano arabarra (3); zubiaga arabarra (3)
arabarrak izan (3); da arabarrak (3); dira arabarrak (3); idazle arabarrak (3); zubiaga arabarrak (3)
arabarrek ulertuko (3); baina arabarrek (5); jokatuko dute arabarrek (3); zuten arabarrek (5)
zuen arabarren (3)