Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apuru (ETCn 72 agerraldi; orobat apuro ETCn 21 agerraldi) iz estualdia, larridura.
Lur-zotala hondoagotik hartzean, azaletik lur mamialdera, zizarea lasai, korapiloz bilduta bazegoen, ez apurorik: Zizare korapillatuak legortea datorrela esan nahi du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.
Bere lehen bertsoa: "Nere laguna harrapatuta/jaunak hau da apurua, poliziekin beteta dago/aspaldian ingurua, egia da bai gure geroa/ ez dala hain segurua, horren aurrean zeinek altxatu/bildurrik gabe burua, epaile batzun eskutan dago/gu euskaldunon mundua, ta aldrebestu gura digute/tamalez bizimodua, beldurra daukat noiz iritsiko/ote dan nire ordua". Berria - Kultura 2004-11-30