Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apurkin 1 iz pl papurrak, kondarrak.

Ez da hainbesterako ere, laster berreskuratzen dut-eta batetik bestera galdutako pisua, hainbat etxetan ematen dizkidaten bazkaritako apurkinei esker.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 319. orr.

2 hondakinak.

Atentatua gertatu eta gero, lekuko batzuek zehaztu zuten xiitak zein ere sunitak eskuz esku zebiltzala salbakuntza lanetan, hots, etxe apurkinen azpian harrapatutakoen sorosteko ahaleginetan.  Berria - Mundua   2004-05-08

Jausitako bastizaren apurkinen pean harrapatuta geratzen diren lau pertsonen bizirik aurkitzeko aukerak gero eta txikiagoak direnez, hondamen honen balantzea larriagoa bihur daiteke.  Berria - Mundua   2006-01-04

Ehunka etxe suntsitzen ari dira oraintxe bertan; Espainiako irrati batek hots egin dit eta harritu dira zauritutakoen oinaze oihuak, Apache-en bonbardaketa hotsak, eta laguntza eskeko garrasiak entzutean; eta hainbat dira etxe apurkinen pean harrapatuta dauden gorpu zatiak (--...); alde guztietan banatutako gorputz zatien argazki batzuk hartu ditut.  Berria - Mundua   2004-05-18

Ur eta argindar hornikuntzarako azpiegiturak txikituak dira, dozenaka etxe erabat suntsituak edo andeatuak, eta auzuneko kaleak apurkinez gainezka.  Berria - Mundua   2004-05-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus