Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahotsa doi-doi heltzen zaidan telebistan, britainiar kazetari bat ari da, apropostako lehergailuarekin Londresko Parlamentuko kontrolak pasatzen. triste bizi eta hilko balitz hobe lukeela seguru dakienaren tristura, ez gutxigorabeherakoa, ez bi xentimokoa, ez apropostakoa. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 70. orr.
Bizia -nork esango luke?- alferrik jarduteko gogo bat izan liteke, zulatu ezina, ulertezina; txoroa eta zoroa; arina, eta benetakoa bezain apropostakoa. Aukeratu genuen egitegiak, ostera, Bin Ladenek dakarren mehatxuaren indar ideologiko, hiltzeko ahalmena eta haren indarraren hazkuntza onartzeko huts lotsagarri eta aproposekoa erakusten du. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 268. orr.
-Bada, behin galdetu omen ziotean ea zein zuen gustukoena, Antonio Machado ala Manuel bere anaia, eta Borgesek, harridura aproposkoaz, erantzun omen zian: [...]. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 83. orr.