Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Isilik dago entzuleria, ikaraturik, eta Molinero poetak, abagunea aprobetxatuz, beste haiku bat irakurri du: [...]. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 13. orr.
Alberto erakusketa prestatzen jarraitzeko agertu zen arratsaldea aprobetxatu zuen Justo Badiolak gutun haiei buruzko susmoa argitzen saiatzeko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 72. orr.
Portalean barrura sartzen ari zirela aprobetxatu zuen gaia ateratzeko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 221. orr.
Lehenengo ohar bibliografiko hau aprobetxatu nahi dut elezaharren bidean bi iturri hauetatik sarri edan dudala aitortzeko. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 194. orr.
Portalean barrura sartzen ari zirela aprobetxatu zuen gaia ateratzeko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 221. orr.
Eguzki une bat aprobetxatuko zuen argazkiak ateratzeko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 183. orr.
Horixe da harria lapurtzeko aprobetxatu behar duzun unea. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 65. orr.
Edo zertarako agian azkenik aprobetxatua gerta litekeen aukera pasatzen utzi? Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 42. orr.
Pixkana, bien arteko harremana sortuko da, harreman horren kontrasteak gehiegi aprobetxatuak ez badaude ere. Berria - Kultura 2004-09-19
-Gu bagoaz -esan zion Eligiok haren umore ona aprobetxatuaz-. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 107. orr.
Nire urtebetzea dela aprobetxaturik, gutun bat idatzi nion Zuzendari txit agurgarriari nire lagun minenei afari-merienda bat eskaintzeko baimena eskatuz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 188. orr.
Portuko itsasontziei begira oso gustura afaldu genuen, beti ere edozein aukera aprobetxatuz Marirekin ostera olgetan hasteko. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 16. orr.
Mairuak beren buruzagia Naxerara eramaten saiatu dira, baina Karlomagnok, ustekabea aprobetxatuz, eraso egin du bere soldaduekin, eta Naxeraz jabetu da. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 127. orr.
Iluntasuna aprobetxatzea hobe izango zela, eta Talaimendiko muturrean igo ziren arrantzontzi txiki batera ostatuko bikote zaharra, Roman bera, ontziko patroia eta beste sei bat zibil. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 103. orr.
Plangintza horretan proposatzen zen, besteak beste, Zorrotzaurreko bazterrak aprobetxatzea hiriko campus berri bat egiteko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 234. orr.
Estatu unibertsal batek eragindako giro psikologikoaz, beren harrapatze-helburuetarako aprobetxatzea lortu duten erasotzaile barbaro edo atzerritarrek eskuraturiko onurak nabariak dira eta, ikuspegi laburraz, ikaragarriak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.
Aldiz, ilbeherakoan, garbiketa lanean nola dabilen, botatze ahaleginetan, ez da horrenbeste arduratzen aprobetxatzeaz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 288. orr.
Gerra zibil helenikoa kartagoar eta akemenestarrentzat tentazio saihestezina zen beraien aurkari helenikoen mania suizida ematen zuen hartaz aprobetxatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.
Horrez gain, berandu samar abiatu naiz, zeruko eguzki makalak ematen zuen epeltasun apurra hobeto aprobetxatzearren. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 122. orr.
Merkatari guztiz argi honek, bere bizitzako denbora guztia merezimenduak lortzeko mila modutara aprobetxatzearren, obedientziaren gidaritzapean eta besteen gobernura makurtua bizi nahi izan zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 374. orr.
Bilobarekin aprobetxatzen dute seme-alabekin ezin egin izan zuten guztia egiteko: mimatu, jolastu, nahi duena erosi, nahi duena egiten utzi. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 60. orr.
Bitaminak eta mineral pilulak eta, gehiago aprobetxatzen ditu gorputzak ilgorakoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 288. orr.
Mutilzahar, tripontzi, tolosar peto alai eta alferra, arratsaldero soziedadera joan zalea, ariketa bat jartzen zigun bakoitzean lo-kuluxka egiteko aprobetxatzen zuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.
Handik itsasbazter batzuk saihesten ziren, eta zenbait haize aprobetxatzen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 41. orr.
Bizimodu harekin, ez nuen ikusten Adela, eta ez nintzen lagunekin irteten, asteburuak jo eta ke ikasteko aprobetxatzen bainituen, tartean-tartean mendira irteeraren bat edo beste soilik eginda. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.
Fluoreszente erraldoi zut bat, bururatzen zaio at-batean, argi naturala aprobetxatzeko. «Kuskue tanden», 2004 - 34. orr.
Aukera onegia zen, ez aprobetxatzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 228. orr.
Costak ez dit beste lanik eman, berdin da, ez du axolarik, atseden hartzeko aprobetxatuko dut. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 256. orr.
Ongi aprobetxatu duzu denbora. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 172. orr.
Ni zutaz aprobetxatzen naiz, zu nitaz, gaur gaurkoak eta bihar biharkoak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 195. orr.
Beste batzuk nekatu egin ziren eta zuek haien nekeaz aprobetxatzen zarete. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 255. orr.
aprobetxatu ahal izango (3); aprobetxatu behar dira (5); aprobetxatu behar direla (3); aprobetxatu behar dugu (3); aprobetxatu beharra dago (5); aprobetxatu du (12); aprobetxatu dut (7); aprobetxatu dute (4); aprobetxatu duzu (3); aprobetxatu egin behar (16); aprobetxatu egin zuen (5); aprobetxatu egingo (5); aprobetxatu egiten du (3); aprobetxatu nahi dut (3); aprobetxatu nahi izan (6); aprobetxatu nahian (3); aprobetxatu nuen (14); aprobetxatu zuen bere (3); aprobetxatu zuen justok (3); aprobetxatu zuten (11); aukera aprobetxatu zuen (4); aukera guztiak aprobetxatu (5); aukera hori aprobetxatu (3); aukerak aprobetxatu behar (4); ederki aprobetxatu zuen (6); egiteko aprobetxatu (6); egoera aprobetxatu (4); emateko aprobetxatu (5); ere aprobetxatu (4); ez zuen aprobetxatu (5); guztiak aprobetxatu behar (6); hau aprobetxatu nahi (3); hori aprobetxatu behar (3); hori aprobetxatu egin (3); hori aprobetxatu nahi (4); hori aprobetxatu zuen (3); horiek aprobetxatu (3); hura aprobetxatu zuen (4); ondo aprobetxatu beharko (3); ondo aprobetxatu zuen (3); ongi aprobetxatu (5); une hori aprobetxatu (3); une hura aprobetxatu (3)
aprobetxa ezazu (5)
aprobetxatuko dut (8); aprobetxatuko dute (3); aprobetxatuko zuen (4); aukera aprobetxatuko (3); egiteko aprobetxatuko (4)
abagunea aprobetxatuz (3); ari zirela aprobetxatuz (3); dela aprobetxatuz (3); geundela aprobetxatuz (3); hori aprobetxatuz (7); hura aprobetxatuz (7); zegoela aprobetxatuz (9); zela aprobetxatuz (6); zuela aprobetxatuz (5)
aprobetxatzeko asmoz (3); aukera aprobetxatzeko (4); aukerak aprobetxatzeko (4); hau aprobetxatzeko (3); hobeto aprobetxatzeko (3)
aprobetxatzen ari (7); aprobetxatzen dira (3); aprobetxatzen ditu (5); aprobetxatzen dituzte (4); aprobetxatzen du (7); aprobetxatzen dute (4); aprobetxatzen ez (3); aprobetxatzen jakin (7); aprobetxatzen saiatu behar (3); aprobetxatzen saiatuko (5); aprobetxatzen zuen (5); aprobetxatzen zuten (6); aukera guztiak aprobetxatzen (3); aukerak aprobetxatzen (3); dena aprobetxatzen (5); egiteko aprobetxatzen (4); hobeto aprobetxatzen (3); hori aprobetxatzen (5); ondo aprobetxatzen (5)