Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laborari gutxi eta merkatari asko; batez ere: pelaireak, harginak, arotzak, zurginak, basteroak, kordeleroak... eta ofizioburuak beren aprendiz eta morroiekin. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.
Hamabi urteko gaztetxoa artean, aprendiza gailendua zitzaion dagoeneko nagusiari asmamenez eta buru argiz. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 89. orr.
Aprendizak, Léon izenekoak, hamabost urte besterik ez zuen; mutil koskor mehe bat zen, itxura gozokoa, ahaztutako saltxitxoi zatiak eta urdaiazpiko muturrak lapurtzen zituena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.
Aprendizen eskas gorria ostalaritzan. Herria 2003-05-29
Etxe inperialaren heziketa-funtzioa "morroien" edo, egungo hitzetan esanda, aprendizen kidego bat sortuta bete zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.
Osaba eta dendako aprendizen bat harritu egiten ziren goizean itsuen betaurreko ilun haiekin iristen ikusten nindutenean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 181. orr.
Baionako Aprendizen Formakuntzako zentruak karia horretara haragi antolatze mostraka bat egin du eta ere ogitarteko berezi bat eskaini " Peio Gorria " izenekoa. Herria 2001-03-08
Hamar urte pasa ziren aprendiz sartu nintzenetik eta ordu arte. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 189. orr.
Ilundu ondoren itzuli behar etxera behin baino gehiagotan, lanetik, dotrinatik, edo aldameneko Villafrankan edo Beasainen jostundegian aprendiz jardun eta gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.
Enpresari doakionez, aprendiz bat hartzen duenak zerga gutxiago ordaintzeko aukera ukanen du. Berria - Ekonomia 2006-02-04
Guti edo aski ofiziokoa bilakatu bainintzen Büchenwald-en, bi aprendiz hartu nituen: eskuin Janssens, Aix-la-Chapelle-ko kapituluaren burua, eta ezker Mayence-ko katedraleko artxipretra. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 127. orr.
Etchetok beldurrak eta dudak joanak ditu orai, aski luzaz aprendiz egonik hau ere. Herria 2005-12-15
Behin batean Pernando aprendiz omen zegoen Ixtaber Tolosako Sudur-motza zenaren zapata-dendan, eta ez dakit zuek jakingo duzuen, baina Ixtaber hura zapatagile zahar ikaragarri aberatsa zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.
Gaztetxo frango 14 urtetan sartuko direla aprendiz? Bainan nun, norekin eta xuxen zeri buruz? Herria 2005-11-24
Hartzen zaituzte aprendiz, eta zakarrak botatzera edo haurra sehaskan kulunkatzera joateko esaten dizu maisuaren emazteak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 176. orr.
Lau urte aprendiz emanik, Pontitora itzuli zen Franco 1953an, baina berehala konturatu zen herrian, gainbehera hasia baitzen, ez zegoela lekurik altzarigile batentzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.
Haien arteko hirugarrena da, aurpegi hitseko aprendiza, mandatuetarako morroia. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 173. orr.
Behin batean Pernando aprendiz omen zegoen Ixtaber Tolosako Sudur-motza zenaren zapata-dendan, eta ez dakit zuek jakingo duzuen, baina Ixtaber hura zapatagile zahar ikaragarri aberatsa zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.
Pierre-Philippe, aprendiz gaztea, putiko beltzaran fierra, ederki formatzen ari zena. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 29. orr.
Proposamen horiek berme, kontratu berezi batzu eskainiak litazke lanik ez duten gazte askori, errextasunak balitazke aprendiz gazteak hartzeko lantegietan. Herria 2004-09-23
Suediar gerra-presoak erabili ziren irakasle, eta errusiar aprendizak Königsberg-era bidali ziren prusiar trebakuntza lortzera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.
Touchagueseko bizargin aprendizak biziki maite zituen nonbait irudi horiek eta berarekin eramaten zituen bidaietan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 108. orr.
Postal horietako bat bere etsai nagusiari bidalia da, bere andregaiaren atzetik dabilen herriko bigarren bizargin aprendizari. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 109. orr.
Bien bitartean, Cadinek eta Marjolinek Léonen ezaguera egin zuten, Quenu-Gradelletarren hestebetegile aprendizak jakiren bat auzoko norbaiten etxera zeraman batean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 263. orr.
Horren ondotik zapatari aprendiza pozik zebilen nirekin, eta jakin nahi izan zuen nondik zetorkidan abildade hura. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 204. orr.
Horrela, publikoak sartu bezain laster han ditu ekonomiako argitasun idatziak, enpresa idekitze/aldatze/heste urratsak, aprendiz kontratu eta enpresa transmisio urratsak. Herria 2003-01-28
Hemendik aitzina, Hazparneko laborantza aprendiz eskolak, BLE eta Arrapitz elkartek pikoan emanen dute jauregi horretan eta inguruko lurretan laborantza biologiko etxalde bat. Herria 2003-04-17
Orduko Harry Truman amerikano presidentaren aldean, gaurko Ben Laden aprendiz bat baizik ez da, nahiz mila aztapar beltzetako Al-Qaida olagarro munstroaren sortzaile bihurria izan. Herria 2005-08-11