Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apoteosi (orobat apoteosis g.er.) iz zerbaiten edo norbaiten une gorena.

Urrezko hauts bat, argitasun gorrizko laino bat zebilen airean, Parisko apoteosiak izaten diren arrats atsegingarri horietako bat zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 240. orr.

Lotsagabekeriaren gailurra izan zen, gustu txarraren apoteosia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 313. orr.

1902an Adrian Loiartek Euskal-Erria aldizkarian "arraza baten bizitzearen apoteosia" deitzen die erromeriei ermita inguruotako jaien moraltasuna goraipatzeko izugarrizko irrika agertzen dute behin eta berriz: [...].  Berria - Kultura   2004-01-31

Camiloren feeling-a eta apoteosia kontzertuaren atzetik etorri ziren, bi eskupekoetan: Karibeko song eta Gershwin-en Someone to wath over me abestiaren gainean egindako inprobisazio ziragarriekin.  Berria - Kultura   2004-03-13

Bizitza gelditu egin zaio; lausoki, erretiro lasai bat hasi da irrikatzen; eta horrek huts eginez gero, apoteosia, heriotza.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.

Antza denez, ISSren apoteosia hezurren osteoporosiari buruzko ikerketa bat izan da.  Berria - Gaiak   2006-03-02

Ez da batere erraza Beethovenen 7.sinfonia dantzaraztea nahiz eta Wagnerren iritziz "dantzaren apoteosia" den.  Berria - Kultura   2004-04-06

Bozkarioari Himnoa apoteosis tragiko batean bururatu zenean, oskarbi zen: an der freude!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 296. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus