Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apostrofo (orobat apostrofe; Euskaltzaindiaren Hiztegian apostrofo agertzen da) iz ortografia-marka, bokal baten edo gehiagoren elisioa adierazteko erabiltzen dena.
Gogora dezagun, Sabino Aranaren aldakuntzak zirela eta, anabasa handia zegoela apostrofoa eta marratxoa erabiltzeko orduan, eta bazen gauzak bideratzeko beharra. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 170. orr.
transkripzioan apostrofo biribilduaren itxurako diakritikoa gehitzen zaio herskari arrunten ikurrari (adib., p'). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.
Poemak "Lurra" zuen izena; izan ere, planetaren deskribapena zen, eta ez zen falta noski bertan digresio pintoreskoa eta apostrofe beregainekoa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 158. orr.