Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jesusek hamabi apostoluak izendatu. - 0. orr.
Jesus apostoluei agertu zitzaien bere heriotzaren ondoren eta bizirik zegoeneko froga asko eman zizkien, berrogei egunez bere burua ikustera emanez eta Jainkoaren erregetzaz hitz eginez. Elizen arteko biblia Eg 1,3
Nik, Pedrok, Jesu Kristoren apostolu honek, Ponto, Galazia, Kapadozia, Asia eta Bitiniako lurraldeetan atzerritar bezala sakabanaturik bizi zaretenoi idazten dizuet. Elizen arteko biblia 1 P 1,1
Jainko ahalguztidunaren, Aita eta Seme eta Espiritu Santuaren, Maria Birjina dohatsuaren eta Pedro eta Paulo apostoluen gorespen eta aintzarako eta Erromako Eliza aintzatsuaren osperako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.
Apostoluen Buruaren aldarera hurreratu zenean, erromesek egiten zituzten limosna kaskarrengatik harrituta, eskua bete diru bota zuen, honela adieraziz Jainkoak besteen gainetik ohoratu zuen Apostoluak ohore berezia merezi zuela guztien aldetik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 283. orr.
Handik gutxira, Frantzisko dohatsuak iragarri bezala, aipaturiko Ostiako jauna Apostoluen Aulkirako aukeratu zuten, eta Gregorio IX.a izena hartu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 486. orr.
Errebelazioak argitu zuen Paulo apostolua Damaskorako bidean eta hark eman zion kristau fedea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 38. orr.
Noiz edo noiz apaizik eskura ez badute, aitor biezazkiote bekatuak anaia bati, Santiago apostoluak dioen bezala: Aitortu batak besteari zeuen bekatuak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 146. orr.
Jesukristok berak ere apostoluetarik hiru izan zituen maiteenak, ebanjelioek dioskutenez. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 141. orr.
Besteak apostolutzat hartu nahi ez banaute ere, zuek behintzat hartu behar nauzue, zuek kristau izatea baita apostolu naizenaren froga. Elizen arteko biblia 1 Ko 9,2
"Aspaldian apostolu sainduek eta haien ondokoek erabakia dute eta gaurdaino Eliza Saindu Katolikoak aitzineko erabaki haien arabera sinesten du, ez dela zilegi Erromako Apezpikuaren baimenik gabe ez kontziliorik biltzea, ez apezpikurik kondenatzea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 154. orr.
Gizon hau, Apostolu santuen hilobia bisitatzera joan zen, haien merezimenduei esker osasuna eskatzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 749. orr.
Norbaitek Frantziskok jasandakoak zenbatu nahi balitu, Apostolu santuek jasan zituzten atsekabeei buruz idatzitakoa gaindituko luke. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 292. orr.
Eska diezaiegun, bada, Ebanjelioko harribitxi honen maitale sutsu izan ziren Kristoren apostolu txit santuei, lor diezagutela Jesu Kristo gure Jaunarengandik grazia hau: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 967. orr.
K.a. laugarren mendeko Gizarte Helenikoa eta kristau-aroko hamaseigarren mendeko Mendebaldeko Gizartea ez ziren bakarrik lotsatuta geratu beren apostolu militanteek zertutako basakeriagatik; horrek suntsitu ere egin zituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 57. orr.
Erlijiosoak santutasun-ispilu ziren, eta jende santu asko hilobi zurituen itxurakeriaz kutsatu gabe zegoen oraindik, eta apostolu-itxuraz mozorrotzen direnen irakatsiek ere ez zuten jakin-min handirik sortzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.
Ahultzen eta hustutzen dute hasiberrien barrena, eta arima epeltzen dute izpirituzko bizitzan, graziaren berotasunean, jaieran, naturaz gaindiko sendotasunean, jainkozko gauzetarako gogo beroan, apostolu-arretan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.
Eskerrak ematen dizkiot Kristo Jesus gure Jaunari, nire gain bere apostolu-zerbitzua uzteko fidagarri aurkitu nauelako eta zerbitzu hori betetzeko indarrak eman dizkidalako, Aita santuak bere apostolu-aginpidez bidali zuelako, konfiantzaz eta ausardiaz jokatzen zuen gauza guztietan, inolako zurikeria eta lausengutan ibili gabe. Elizen arteko biblia 1 Tm 1,12
Aita santuarena baino beheragoko jurisdikzio guztitik libre utzi zuen eliza hau eta, bere apostolu aginpidez, Anaia txikien Ordena osoaren ama eta buru izendatu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 533. orr.
Garai hartan, Lyongo Behartsuak deitzen diren horietako bat ikusi genuen Apostolu Aulkiaren aurrean bere maisu batekin, Bernardo izenekoa uste dut. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1148. orr.
Eta ez daitezela mojen monasterioetan sar, Apostolu-Aulkiak emandako baimen berezia dutenak izan ezik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 159. orr.
Tolstoi apostolu bat da, eta apostoluek beren egiak esaten dituzte, baina besteentzat ergelkeriak baizik ez dira gehienetan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 293. orr.
Berak burdinazko balio moral ziurren apostoluak direnean, balioen erlatibismoa ETAren apologia dela, ulertzen dizute. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 16. orr.
Kosmoseko aingerua, justiziaren apostolua! Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 113. orr.
Hori ikusirik, Errusiako intelektual aurrerazaleek zorrotz kritikatu zuten, eta, besteak beste, "zartailuaren predikaria eta buru-iluntasunaren apostolua" deitu zion Belinski literatur kritikari ospetsuak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.
Esta-tu-Nazio horren apostoluek irri egiten dute nazionalismo periferikoen etnizismoaz. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.
Kontrario handia C. Sánchez Albornoz izan du, Espainia eternalaren apostolu eta apologista. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 273. orr.
Unamuno hau da, herri espainol intrahistorikoaren erredentore, eta horren salbazioaren amorez Estatu oligarkiko eta zentralistaren apostolu bilakatua, Bilbora etorri dena -ez Lore Juglare, baizik aita misiolari ("apostolu zibila"). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 113. orr.
Gastronomoa, Gehiegiaren apostolua, aintza zuri, // sobera janda ez gaizkitzeko trebatua zaren hori. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 241. orr.
Mendiak Apostoluen sinbolo dira Erdi Aroko exegesian; hemen kardinalei buruz esana dago. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 295. orr.
Hiriko harresiak hamabi oinarri zituen, eta hauetan idatziak Bildotsaren hamabi apostoluen izenak. Elizen arteko biblia Ap 21,14
Gondoleroak hamabi apostoluen argazkia eta salakota seinalatu zituen; gizajaleek onespen keinua egin zuten, "ekarri, ba" edo esanez. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 100. orr.
Eta hamabi Apostoluetako batek -Judas Iskariote zeritzanak- Kristo salduz, apostolu izateari uko egin eta bere burua urkatu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 941. orr.
Manifestariak katedralera iritsi ziren, eta sutsuenek akuilaturik, ataria apaintzen zuten hamabi apostoluen bai eta beste itxura ttipiago batzuen puskatzen hasi ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.
Pazko-arkumea hamabi apostoluekin jan, eta hilko zela adierazi zien: "Egiaz diotsuet: zuetako batek salduko nau". Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 167. orr.
Jakue, hamabi apostoluetatik bat, martiri hil zen Jerusalemen, 44. urtean. Berria - Harian 2005-08-24
Jondoni Petriren Eliza berari behatuz ikusten dira hamabi Apostoluen eta Elizako saindu ainitzen harrizko itxurak. Herria 2001-01-25
Dolcinori laket zitzaion errefektorioan lanpararen estalkiari begira egotea, non hamabi apostoluak ageri baitziren pintaturik, zurezko sandaliak oinetan eta kapa koxkorrak soinean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 75. orr.
apostolu aulkiaren (3); apostolu bat (3); apostolu izateko (3); apostolu naizen honek (7); apostolu txit (3); bere apostolu (5); beste apostolu (3); jesu kristoren apostolu (5); kristoren apostolu naizen (3)
apostoluak deitu (3); apostoluak dio (3); apostoluak dioen bezala (5); apostoluak dioenez (5); hamabi apostoluak (3); horregatik dio apostoluak (5); oteizaren apostoluak (3); paulo apostoluak (7)
apostoluek eta arduradunek (3); beste apostoluek (3)
apostoluen artean (5); apostoluen aulki (3); apostoluen biziera (3); apostoluen bizierari (3); apostoluen buruak (3); apostoluen esku (3); apostoluen postala (3); hamabi apostoluen (7)