Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Istripuaren ondorioz apoplexia edo garuneko lesioren bat jasana izango zuela usterik, medikuari deitu zion, eta hark berehala antolatu zuen guztia erietxean proba batzuk egiteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.
Hirurogei urteko emakume baten kasua azaldu zuen: ezkerreko hemisferioko lobulu okzipitalean erasan zion apoplexiaren ondorioz, grisaren gamako koloreetan ikusten hasi zen beraren ikus-eremuko eskuinaldean zegoen guztia (ezker aldekoa, berriz, kolore normaletan). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.
Apoplexiak eman zion; nik emandako disgustuen eraginez, esan ohi zidan Florak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 306. orr.
Tea hartzen ari zen bitartean, apoplexiak jo zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 421. orr.
Apoplexiak jo zuenetik pena ematen zuen gajoak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 307. orr.
Hiru egun koma egoeran zeramatzan Poek, larunbatean apoplexia bat jasan ostean. Berria - Mundua 2004-12-15
Andaluziako autore batek Sareptako emakumearen semeari buruz esan zuen hark arnasa egiteari utzi ziola, harengan hatsik ez nabarmendu arte, batzuetan apoplexia edo itomen histerikoen kasuan gertatzen den bezala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 105. orr.
Halako batean, txatarrategiko nagusi zahar samar hura apoplexia atake batek jota hil zen puru bat erretzen ari zela, eta horrela amaitu zen bere istorioa. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.
Kardiopatien eta Garun apoplexien Atlasa argitaratu du Osasunerako Mundu Erakundeak. Berria - Gaiak 2004-09-24
Adituen ustez, urtero 20 milioi pertsona hilko dira kardiopatia eta garun apoplexien ondorioz 2020a bitartean. Berria - Gaiak 2004-09-24
apoplexiak jo (3)