Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apezgai (orobat apezgei g.er.) iz ipar apaizgaia.

Azaroan joan ziren nobiziadua egitera Bastres, Dupérou eta orain arte aipatua ez zen Louis Ardans, Aldudarra, ez zena oraino ez apez, ez eta apezgai ere.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 50. orr.

Apezak eta jende parrasta bat mobilizatu zuan Mikelen askatzeko, apezgaia zelako.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 274. orr.

Ostia bila, fraide Txekiarrarengana jiten zirenak, ez ziren bakarrik apezak, baina ere apezgaiak, eta laiko batzuk ere.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 101. orr.

Berrogei apezgai bazituela, (bere kongregazioaz daukagun lehen datua da.) kasik denak euskaldunak eta eskutan zeuzkaten Mauleko eta Donibane Garaziko kolejioei esker apez ainitz izanen zuela laster.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 77. orr.

Baionako fraile batek idatzia zion seminario handiko hogoi bat apezgai oldartu zirela eta hiru kanporatu behar izan zituztela.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 102. orr.

Apezgaien formakuntza izan zuen lehentasunetarik bat.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 23. orr.

Uztaritzen ezagutuak nituen lagun apezgaiak enekin ziren berriz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 82. orr.

Zinez uste dut Frantziako Elizak bere sinesgarritasun etikoa galdu duela XIX. mende hondarrean, Estatuari amore eman diolarik eta onartu duelarik bere apez eta apezgaiek soldaduskaren egitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.

Hamar bat apezgai joan gintzaizkion Biarritzeko Kasinoan agurtzera eta, naturalki, Iparraldeko apezgai lagunok, gure Nazioari zor genion atxikimenduaren izenean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 89. orr.

Ithorrotzeko Dassance erretorea Arnegira izendatua izan baitzen, Piarres-i galdegin zion otoi haurreri katixima egin ziezaien; horrela euskaraz aritzera bortxatua zen apezgai gaztea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.

Apezgai zaharrenen programa dela, kolejioaren geroaz arrangura dela eta horrelako arrazoi faltsuak ateratzen ditu.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 82. orr.

Dominique Spina apeza bost urteren presondegirat (bat "sursis" delakoarekin) kondenatua izan da, Sebastien Vida apezgai ohia bortxatzea gatik.  Herria   2005-05-19

Oziniri zuzendari ordea, Pouret Mauleko zuzendaria, Hegiagarai diruzaina, Jaret Donibaneko zuzendaria, Salaberri nobizioen arduraduna, Ospital apezgai gazteen arduraduna.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 90. orr.

Hemen badugu aski lan, eta sobera, apez eta apezgai abertzale horiekin.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

Bigarren saria bildu zuen bizkaitar apezgai batek, ja sotana jantzia, baina Etxeparek aitortzen du ez duela Bizkaiko hizkuntza izpirik aditzen  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apez eta apezgai (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus