Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrela, geldirik eta ur epel apartsuz beteriko baineran etzanda, denbora luzean egon zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 264. orr.
Begiak erdi bustita zeuzkan, baina bare: barrengo ekaitzaren eta niri erakutsi nahi zidanaren lasaitasunaren arteko ispilu bi ziren: ezin adierazkorragoak, ur-jauzi apartsuen ondorengo ubera bi. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 290. orr.
Esne jetzi berri apartsuaren usaina hedatzen da barren epeletatik. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 111. orr.
Edari apartsua gorputz zurixkan behera labaindu zitzaion. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 45. orr.
Beroak zerbait freskoa eskatzen dio: garagardo apartsu bat. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 24. orr.
Sagardo huts tanta bat, apartsua eta gozoa, eta ardo gorri hordigarria, eta plater bakoitzaren ondoren zurrut bat egiten zitzaion sagar-pattar zahar gozoari. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.
Mutilak ardo txuri gehiago isuri dio edalontzian, ardo apartsua, txinpartaduna, berari gustatzen zaiona. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.
Izarrez osaturiko gangaren azpiko mendi elurtuetatik edo ozeano apartsuek bainaturiko zilarrezko hondartzetatik zuzenean iritsi berria nonbait. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 176. orr.
Sutan dagoen oihan baten erdian, Ruben urjauzi apartsu bati begira dago. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 274. orr.
Begiak txuri-urdinak dituzu: bi zeru urdin itsaso txuri apartsuan. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 104. orr.
Tarteka, San Telmo hondartza-bazter hura hustu bezala egiten zen; eta urik gabe utzitako eskualdea, uholde apartsu harrigarrian itorik, berriro betetzen zen osoki ur hondartsuz. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.
Uhin apartsuetako jainkosa Afroditaren gezi-zorrokoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.
Goserik daudenean, itsas hondotik irteten zaie kantua; pozik daudenean, berriz, olatu gain apartsuetatik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.
Arraunek arrasto apartsu biziak sortzen dituzte itsaso gainean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 277. orr.
Gero eta altura handiagora igotzen jarraitu genuen urkila beldurgarriak eginez bihurrikatzen zen bidean gora, estratu-zerrendaz osatutako haitzek egindako labar izugarriak hantxe genituela buruz gain, zintzur apartsuak barren-barrenean, eta pinudi, goroldio eta iratze mota zoragarriak alboetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 282. orr.
Eguberriei buruzko gogoeta gozoetan erabat murgilduta zegoela, Mr. Zucher ikusi zuen sepia-koloreko laino apartsu batean, ahate-ibilkeraz, ate birakarietatik irteten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 28. orr.
Nire barruan sekulako poz apartsu bat jauzika sentitzen nuelako bururatu zait halako gauza ezohiko bat. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 230. orr.
Itsas-uhinen gisako itxura bat harturik, ortzimuga urrunaren eta nire artean; notek laster galtzen zuten, ordea, beren gora-nahia, eta akiturik errenditzen ziren nire bihotz-barneko hondartzagune txikietan, eta bertako hareak ere berehala xurgatzen zuen gora-nahi haren azken hondarra, oihartzun apartsu iraungaitzaren itxuran. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.
Itsas uhinen kalpar apartsua Baleamendi deitzen duten harkaitz tzarraren kontra. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.
Buelta erdia egin du bizkarra emanez, eta ekarria digun harrokeriak berak eraman du, ez hain apartsu baina. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.
Tximuen Birus Apartsua deiturikoa animalietatik gizakietara pasatu dela esan zuen atzo Natham Wolfe AEBetako zientzialariak. Berria - Gaiak 2004-10-27
Oinpean, olatuak haitzen kontra, apartsu eta etengabe. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.
Edari gasdun baten ontzia zabaltzerakoan sortzen den borbor jostaria bezain apartsu. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 193. orr.
Joana zen ordurako ekaitzaren lehen erauntsia, edo beharbada ekaitzaren aurretik gindoazelako ez genuen hainbeste sentitu; nolanahi ere, lau eta apartsu eduki zuen haizeak hasieran itsasoa, baina gero mendi eskergetan hasi zen altxatzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 69. orr.
Mutilak ardo txuri gehiago isuri dio edalontzian, ardo apartsua, txinpartaduna, berari gustatzen zaiona. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.
Janari-dendan bizkotxo-paketeak hartu eta ardo apartsuan bustitzen zituzten, eta barre-sortak egiten zituzten, mahai gainera makurturik algaraka. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 38. orr.
Bere beso esmeralda zeharrargiz zamatuez inguratzen zituen ardo apartsuz beteriko kraterak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.