Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apalxeago (orobat apalxago g.er.) 1 izond apur bat apalagoa.

-Kaixo -haren ahotsa, aurreko egunetakoa bezain zoragarria bazen ere, apalxeagoa, ahulxeagoa iruditu zitzaidan, itzalduagoa, nolabait errateko.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 40. orr.

Lajosek, lagunkiro, besotik heldu, pasadizo barregarriak kontatu eta gonbidatu berezi-bereziaren antzera jokatu zuen, gorazarre egin behar balitzaio bezala, etxe hartako guztiak harena baino maila apalxeagokoak balira bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Kontuan hartuta Bartzelonako melting pot hau ez dela inondik ere kasu isolatua, ezpada Europa Mendebalde osoko fenomenoa, hiri guztietan gertatua eta herrietan ere, neurri apalxeagoan, sumatzen dena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 71. orr.

Freskatze-prozesua ez da erabatekoa, eta airea 32 °C-ko tenperaturan irteten da normalean sudurretik; edo apalxeagoan, eguraldi hotza denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Igandean gorapentzen zauku, denbora ederrean bero apalxagoekin.  Herria   2005-05-05

Ziklista asko eta onekin zital jokatzen du eta ez die ia arnasbiderik uzten, apalxeagoekin eskuzabal agertu ohi da hasieran, anker bukaeran.  Berria - Kirola   2004-07-14

Otaegi buruz-burukari famatua da, mailez apalxago izana gatik ere beste gisan.  Herria   2002-11-14

2 adlag apur bat apalago.

Apalxeago eta moxkote gelditu arren, galburutarako edo artaburutarako egoki askoak agertzen ziren gari lasto zumitzeko eta artakozkor sendokote haiek, artaburu parea alde banatara zutela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 72. orr.

Astea, ordea, apur bat apalxeago amaitu du; 69,49 dolarrean, hain zuzen, astebete lehenagoko salneurria %3an gaindituz.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

Nork zer boto izango zituen kolokan, bata besteari begira, ez dakit mus ala poker mahai batean geunden (edo txinotan, apalxeago jarrita).  Berria - Harian   2005-06-23

Gainera, ez da oraingo kontua -jarraitu zuen apalxeago-.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 144. orr.

5 etan ados, 7-tan, 8-tan, 9-tan eta 10 etan ere bai, nahiz zalu eta bizi derabilaten pilota biek ere, apalxago Aramburuk baina beti ez duen bipil bat nabari du Biscoubyk ere, parioak alde dituela entzuten gainera.  Herria   2002-12-05

-Otto! -eta apalxeago, geuk bakarrik entzuteko moduan-: Nazi madarikatu hori, zer arraio...  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus