Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apaintzaile (orobat apaintzale g.er. eta apantzaile g.er.) 1 iz apaintzen duena.

Chestertonen (hainbat misterio dotoreren asmatzaile eta apaintzaile horren) eta Leibniz gorte-kontseilariaren (zeinak aurrez ezarririko harmonia asmatu baitzuen) eragin nabariz, agian noizbait idatziko dudan argumentu hau irudikatu dut, dagoeneko nolabait justifikatzen nauena, alferrikako arratsaldeetan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 97. orr.

Sei baratzezain dira bazterren apaintzaleak.  Herria   2003-05-29

2 (hitz elkartuetan)

Eta gure alorrak oraino zenbait ahago tzar, zalke edo kardu badu ere, ez girea hor aitzina segitzeko, garbi eta apaintzale lanean!  Herria   2005-05-05

Lau hego izaten dituzte, nerbio txikiz egindako egituran, arotz baten ordez altzari-apaintzaile batek egindako gurtetxe afiligranatua balitz bezala, gorputzarekiko proportzioan handiak bi aurrekoak eta txikiagoak bigarren parekoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 238. orr.

Eskerrak hartze dituzte Bestaberri, Otaba igandetan hoin ederki ibili diren gaztek bainan ere, kantari, aldare apaintzale, berdura hedatzaile, etxetako mihise edo besta egun horietan lan egin duten guzier.  Herria   2003-07-03

Erakusleiho-apaintzaile ohia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.

Ez zen gainera Amikuzeko moldea Zalgizek bere izkribuetarako hautatua, ezta nik hobekienik ezagutzen nuen bertzea ere: Iruñeko karriketako larru-apaintzaile eta zapataginena, Migel Mailuk bizi artean erabili eta nik haren ahotik ikasi nuena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 162. orr.

Jauregian neskato ote zegoen Antsa larru-apantzailearen alaba?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.

"Frantxa bezain sugea", "frantxakumea bezain zizarea", adituko zuen maiz gure aitatxik, larru-apantzaileen karrikan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.

Liburu axal apaintzaleen lehiaketaren karietarat muntatua.  Herria   2001-09-13

LIBURU AZAL APAINTZALEEKIN.  Herria   2001-01-25

3 ile-apaintzaile (28 agerraldi, 16 liburu eta 5 artikulutan orobat ileapaintzaile 8 agerraldi, 6 liburutan) iz

Ile-apaintzailea naiz ofizioz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 94. orr.

Balizko ile-apaintzaile lanbide horretan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 72. orr.

Autoak konpontzen motorrak konponduz ikasten dela, eta ile-apaintzaile izaten, ilea moztuz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 30. orr.

Larunbatero, ilea labanaz txukuntzen zioten, lepoa zuri-zuri izateko, Deux-Ecus kaleko ile apaintzaile batenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 354. orr.

Xanpu koloratzaile bat aholkatzen dit ile-apaintzaileak.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 43. orr.

Ile zuri batzuk han eta hemen, ileapaintzaileak noizean behin ezkutatzen dizkionak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 38. orr.

Gustavek, ile-apaintzaileak, manikurako lau langilerekin, horiz margoturiko eraikin berri-berri baten lehen solairuan du egoitza.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 86. orr.

Agertokian, ile-apaintzaile gay arraitsu batek bi bezerori egiten die kasu, bata beltza, bestea zuria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 33. orr.

Sidney ile-apaintzailea zorigaiztoko kartazala irekitzen ari da eta ugazabaren ultimatuma ozen irakurtzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.

Atzera ileapaintzaile lanetan hasi zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 119. orr.

4 erakusleiho apaintzaile

Handik bi urtera, goraxeagoko postu batera igorik zen, erakusleiho apaintzailearen laguntzaile izendatu baitzuten, eta, zalantzarik gabe, hantxe jarraituko zukeen Bette (ahoskaturik, bet) Dombrowski-rekiko ezkontza gertagaitza gertatu izan ez balitz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.

5 larru-apaintzaile iz larru-ontzailea.

Larru-apaintzaileek Nabarreriako jendegunean zuten beren karrika, San Martin ospitalearen eta San Tirso elizaren artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

Menderen mendetan bere arbaso larru-apaintzaileek Argaren ertzetan bildu nekearen heinekoa zirudien aitatxik urari zion gorrotoak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus