Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apaindura 1 iz apaintzen duen gauza.

Madarikazioka eta izerditan herritik kanporagotxoko fabrika antzeko etxe handi eta apaindura gutxiko batera eraman zituen: klandestinoen etxea zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 49. orr.

Apaindura oro kaltegarri du; estalgarri oro itsusgarri: soilik laxotasunari emana denean dago zinez zoragarri.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.

Bertute guztien zaintzaile eta apaindura den apaltasuna, eskubide osoz egin zen Jainkoaren gizonaren jabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 887. orr.

Ez zuen inolako makillajerik behar, ezta apaindurarik ere.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 162. orr.

Nola ez nintzen liluraturik geratuko, bada, baldin, so eta so egiten nion arren, ez menbro itsusirik estalkirik behar zuenik eta ez gorputz-zati marketsik bernizadurarik eta apaindurarik behar zuenik ikusi banion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 486. orr.

Ez arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz.  Elizen arteko biblia   1 P 3,3

Umila, ordea, deitzen dugu maiz gorritzen dena, bere bizioak aitortzen eta besteen bertuteak aipatzen dituena, denei amore ematen diena, eta, gainera, burua apal dabilena eta bere apainduraz axolarik ez duena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 367. orr.

Pentsatu zuten, halaber, naturak ez zituela akatsik gabeak egin, eta gustagarriago bihurtuko zirela baldin eta apaindurekin disimulatzen bazituzten beren gabeziak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 238. orr.

Etxe berria egitean, arkitektoari dagokio egitura osoaz arduratzea; edertu eta margotu behar duenari, aldiz, apaindurez bakarrik arduratzea.  Elizen arteko biblia   2 M 2,29

Zoritxarrekoa Samaria, efraimdar mozkorren koroa harroxko, haran joriaren gainean garai zauden apaindurazko lore-sorta zimel, ardozaleen hiri!  Elizen arteko biblia   Is 28,1

Halako apaindurak zituen zaldi bat ez zitekeen edozeinena izan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 21. orr.

Aaronen ondorengo guztiak apaindura ederrez azaltzen ziren Israelgo batzar osoaren aurrean, Jaunarentzako opariak eskuetan zituztela.  Elizen arteko biblia   Si 50,13

Gangak dekorazio aberatsa zuen eta, denboraren joanaz jadanik leunduta ageri ziren haren apaindura urreztatuekin, argi puntuz izartuta zegoela irudi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Jainkoaren legeez ari denean, hitz bihurri eta itzulinguruak, apaindura hutsalak, nabarmenkeriak eta jakingurak beren burua galdu nahi dutenei uzten dizkie, eta mamia bilatzen du eta ez azala, muina eta ez oskola.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.

Apaindura huts besterik ez dira guziak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 266. orr.

Azalik eta batere bestelako apaindurarik gabea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 190. orr.

Iruditzen zaie dantzarien lohadar bigunak mugitzen ikusten dituztela eta zitararen kantu gardena eta kordelen hotsa entzuten eta ekitaldi bera eta eszenako apaindura ezberdinak distiratzen direla.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 287. orr.

Badakit, guztira, apaindura gutxiko gela iruditzen zitzaidala, hotza eta tristea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 405. orr.

Jauregiak berak ere, Byronen tximino armiarma-lanparetatik zintzilikatuekin eta altzari napolitar apainduraz beteegien artean hara eta hona dabiltzan indioilarrekin, badu denboraz kanpokoaren eta dekadentziaren arteko nahastura doi hori.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Festa-apaindurak argi dirdaitsuz edertzen ditu denak, eta bakearen bedeinkapenak bildutako guztien bihotzak alaitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.

Jaiki zen Judit eta soineko eta emakume-apaindura guztiak jantzi zituen.  Elizen arteko biblia   Jdt 12,15

Soilagoa eta zehatzagoa, hizkuntz apaindurarik eta literatur kutsurik gabea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apaindura gutxiko (4); apaindura guztiak (3); apaindura xumearen luxua (3); zaintzaile eta apaindura (3); zuen apaindura (3)

apaindurarik gabe (5); apaindurarik gabea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus