Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elea zerion, adiskide antzo mintzo. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.
Udak berotzen duenean nire kantua argi bilakatuko dut lurrera euri antzo iraulia musika urdinezko zaparrada bat bezala. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 235. orr.
Esamesetan zerbait zinezkorik ediren daitekeela, hitzezko estalki baten pean ezkutaturiko egia bat apika, igarkizun antzo. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.
Itzal antzo barreiatu ziren. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 52. orr.
Emakumea artega dabil, baina funtsean artegatasun hori aspalditik gelditu zaion arrasto ezerosoa baizik ez da, eguzkiak utzitako orbana antzo. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 172. orr.
Izan ere, zerori, lagun, ene adineko zinateke, baldin karramarro antzo atzera egin ahal bazeneza. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 87. orr.
Aireplano bi itzulinguruka dabiltza urrunean, zapelatzak antzo. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.
Usoak antzo, Big Joe eta biok ere sor eta lor ginduzkan kanpai-hotsen ozentasun bortitzak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 86. orr.
Baionan bezala sartu gintunan bizitzan: elkarrekin eta bananduta, elkar ukitu ezin dezaketen bizikletaren gurpilak antzo. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 191. orr.
Etxea betetzen zuen izarniadura gartsu eta gorri batek nabarmendu zituen erliebean, zoko ilunen gainean, mandoen zelak, oiloen kaiola, txahal lokartua, trabuko gordeak, harkaitza, erreka, sabaitik zintzilik zeuden belar izpiak urrezko hariak antzo, ene lagunen begitarte zakarrak eta haur ikaratuaren begi izutuak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.
Hari begira geratu ginen, liluratuta, gure gainean jirabiraka zebilelarik, hegazti hori moldakaitz bat antzo, Whittaker andreak Cordeliak antzo jokatu zuen aitarekiko, gainbeherako urte ahul haietan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.
Ohiko "egun on" diosal irribarretsua egin zion, eta begiradatxo hantuste maltzur eta adikorra erantsi, miresmen-zantzu lauso antzo. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.
Bertzeen oharkabean ihes egin nahi duelakoa jokatuz, burua apaldu eta urrats luzean zeharkatu nuen erredakzioa, ezker eta eskuin beldurtu antzo begiraka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.
Hala erran dit, kezkatu antzo, afaldu ondoan: ez zekiat, ez zekiat, burua mugitu du ezker-eskuin. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 152. orr.
Arranoaren antzo begiratzen du, astiro ibiltzen da, pauso beti-berdinez. Kamiseta eta galtzontziloak erantzi gabe oheratu zen, plazentan dagoen haurraren antzo, kuzkur-kuzkur. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.
Korapilo bat eta beste bat, izugarrizko abiadan zerabiltzan trikota egiteko orratzak, bere kasa lanean ziharduten inurrien antzo. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 35. orr.
Gehiegitxo hurbildu zen, bizkarrean ferekak jaso nahi dituen katuaren antzo. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 531. orr.
Etsia itzuli den bidariaren antzo, hark bezala onartuko dut ezen zoriona utzi nuela esperantzaren bila joateko, eta d'Harcourt-ek bezala erranen dut: [...]. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 436. orr.
Ondoan John zeukan, ohe handi batean lo, ume baten antzo lasai-lasai arnastuz, buru azpian buruko tolestu bat zuelarik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.
Etxetik alde egindako mukizu baten antzo, emakumea segundoak zenbatzen ari da trenzuloa noiz amaituko, harik eta argi ukaldi batek hiria ilunpetatik berreskuratzen dion arte. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 165. orr.
Herriak, krediturik gabeko zordun baten antzo, ez zuen mailegu-emailerik aurkitzen, etekin handien truke ez bazen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.
Ardi galduaren antzo desbideratu nintzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 263. orr.
Malko erretan gainez egindako amorruak bultzata, arma patioko harrietan marinel hordituen antzo zabuka aireratu ahal izan dugu, asmoa gure esku, Vladimir. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 169. orr.
Mutilaren kuraia burbuila baten antzo ezabatu zen eta burua makurtu zuen, lur jota. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.
Eguna, argi parrastada zuri baten antzo, gora zetorren Rambuteau kalearen amaieratik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 412. orr.
Museozaina hizketan hasi zitzaidan, borborka, lehertu den iturri baten antzo, eta gai batetik bestera jauzi eginez logika handirik gabe. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 214. orr.
Hauts nekatuaren antzo, ispiluen gainean lo egin izan dut eta beirateetan ere bai; gauza guztiek hartzen dute zerbait nigandik, ezeinek ez dit ezer ematen, argalduz noa ia itzal baten tankera hartzeraino. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 282. orr.
Poetak, Danteren eta Vicoren antzo, bidaia alegoriko bat marrazten du, non gizadia eta euskaldunak prehistoria denboretatik gaurko egoera urbanoetara garatu diren. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.
Pizkundearekin jarraitzen du hogeigarren poemak ere, "Ditxaren bitartez", zeinek Miren eta Joaneren historiaren bukaera dakarren, "ezkontza berri" batean, Dante Beatrizekin paradisura itzuli zenekoaren antzo: [...]. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 15. orr.
Garabiak ikusi nituen, burdinazko hegazti gaitzen antzora airez aire mugitzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 36. orr.
Halako batean, zerbait irabazi-ustean galtzen ari zarelako sentimenduak harrapatzen dizu pixkanaka burua, lurrun kirastu baten antzora. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.
Hala bada, gure Andreas eseri zen, eta gizon berritua izateko kontzientziarekin garai batean edukitzen zuen boz segurua atera zitzaion eskatzeko, orain adiskide zahar maite baten antzora itzulia: "café, arrosé rhum". Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 18. orr.
baten antzo (13); nahi antzo (3)