Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antzinako 1 izlag aspaldikoa, duelako denbora askokoa.

Eta bestetik, kirol-literatura da, kirol hitzaren bi adieretan: antzinakoan eta gaurkoan, "jolas" baita batik bat, baina baita "norgehiagoka" ere.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 10. orr.

Dantzarako areto handia eta beste gela batzuk. ordezko hortzak erosten ditugu, urrea, platinoa, antzinako bitxiak. "Ze urre, ze bitxi eta ze bitxiondo!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.

Sodomako antzinako hiria!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 63. orr.

Kolonia garaiak oso dira antzinako kontuak, eta bezatu beharrekoarekin erabiltzen diren tratu moduak, ai patu beharrik ez dagoen beste zenbait arlotan bezalaxe, sano findu dira.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 153. orr.

Gehientsuenak Frantziako gorteko amoranteei buruzko istorioak ziren; bazen han zenbait monarkaren ohitura bitxiei buruzko libururik, edota antzinako monje errusiarren abenturen ingurukorik ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

Antzinakoak ziruditen argi geldoen argitan eman genuen paseo bat afalondoan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 126. orr.

Hiriburuko presondegian sartu zuten, harrizko horma garai alanbreztatuak zituen antzinako presondegian, hain hotza ez balitz, infernua zatekeen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 110. orr.

Antzinako txinatar idazkera 10.000 zeinuren konbinaketatik sortua dela diote hizkuntzalariek.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 63. orr.

Koadro hau, dagoeneko, hamabi giza belaunaldik ikusia dute: antzinako garaietatik hona bizi izan den gizatasunaren bostenak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 50. orr.

Plazer handienetatik bat XII. mendeko antzinako frantsesez idatzi testu bat itzultzea, "Adam Le Bossu", ene ustez, izan zen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 102. orr.

-Black soul da hori, gure kultura desberdina baita -esan zuen Gregoryk-, eta oraingo gure gazteak ere antzinakoen sustraietara itzultzen ari dira.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 66. orr.

Kontu handiz hasi da hodi txiki estua eratzen, jadanik mekanizatutako antzinako erritual magiko batean bezala.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.

Urteak dituk inork aintzakotzat hartzen ez hauela; ez ikasleek, ez irakasleek, ez antzinako lagunek ere.     «Bizia lo», 2003 - 114. orr.

Eta kontu-kontari hasi zen, lasai, ia axolagabeki, doinu goibelez eta jario betiberdineko ahots sakonez, haurrei antzinako heroien ipuinak kontatzen dizkien agureak bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 166. orr.

2 antzina-antzinako

Antzina-antzinako garai batetik zetorren, izebez eta lehengusinez osatutako tribu-egitura konplexu batetik.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.

Ilunpeen bihotzean ehiztari, harrapakinaren usnan, hautatu, bereizi, esetsi..., senak agindutako estrategia antzina-antzinakoa jartzen zen martxan.     «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

Animalion sexu harremanek antzina-antzinako aurrekari ezezagun bat errepikatzen dute ezinbestean, hots, orain dela bi mila bat milioi urte halabeharrez bereizi ziren bakterio biren arteko lehenbiziko txortaldi gogoangarria.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 84. orr.

Soroko lana; laborarien lana, antzina-antzinakoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 278. orr.

Berdin dio; kantua ez da polita sikiera; tristea da, antzina-antzinakoa.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzina antzinako garai (3); antzinako alemanez (4); antzinako argazkiak (3); antzinako bat (5); antzinako denboretan (6); antzinako egiptoko (3); antzinako egunetan (4); antzinako eran (3); antzinako erara (4); antzinako erregeen (4); antzinako erregimenaren (3); antzinako erroman (3); antzinako erromatarra (3); antzinako etxe (4); antzinako euskal (6); antzinako filosofia (4); antzinako filosofiak (3); antzinako filosofoek (3); antzinako frantsesez (3); antzinako frantsesezko (4); antzinako garai batean (4); antzinako garaietako (3); antzinako garaietan (16); antzinako gizarte (3); antzinako gizon (4); antzinako goi alemanez (4); antzinako grezia (3); antzinako greziako (4); antzinako grezian (4); antzinako guardia (4); antzinako gure (5); antzinako herri (7); antzinako herrialde (3); antzinako hiri (4); antzinako hizkuntza (4); antzinako idazleen (3); antzinako izena (3); antzinako izkribuetarik hasita (4); antzinako jainko (5); antzinako jainkoak (3); antzinako kantuak (3); antzinako kontua (4); antzinako kontuak (6); antzinako kultura (3); antzinako leloak (3); antzinako morrontzara (3); antzinako mundua (3); antzinako munduko (5); antzinako musika zikloaren (3); antzinako musikaren (3); antzinako musikari (3); antzinako mutilagun harekin (4); antzinako ohitura (4); antzinako ohituren (3); antzinako olinpiar (6); antzinako rock (3); antzinako zibilizazio (3)

baina antzinako (6); baita antzinako (4); bere antzinako (12); beren antzinako (5); bertan antzinako (3); den antzinako (4); dira antzinako (3); du antzinako (4); duen antzinako (5); edo antzinako (4); ere antzinako (4); ez antzinako (6); ez da antzinako (3); greziako antzinako (3); gure antzinako (13); izan antzinako (3); nire antzinako (4); oso antzinako (4); zela antzinako mutilagun (4); zen antzinako (14); ziren antzinako (8); zituen antzinako (9); zuen antzinako (9); zuten antzinako (5)

antzina antzinakoa (6); antzinakoa da (7); antzinakoa zen (3); luzera neurri antzinakoa (3); oso antzinakoa (6)

antzinakoek ez (3); baina antzinakoek (3)

antzinakoen artean (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus