Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antzaldaketa guztiak bezala [...], adierazgarritasun gehiago irabazteko erabili izan da gehienetan, eta zinema mutuaren garaiko lehenengo teorialariak aitortua zuten aldaketa horiek duten interesa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 225. orr.
Harrigarria zen, txoloma edo pagausoak pasatzearen itxaropen hutsak, oilagorren bat, kalandriak, kazkardoak edo tzip-tzip kantatzen duen birigarroren bat susmatzearen aukera bakanak zein nolako antzaldaketa eragiten zuen, osterantzean, astean zehar. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.
Antzaldaketa, futurismoaren espiritualizazioa, "erlijio nagusiak" sortzen dituen arima-ekintza da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 439. orr.
Ez dio axola, baina lehenengo aldia da nire antzaldaketa batek ez duena gelakoen txalorik jasotzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 92. orr.
Antzaldaketa: nekaldi ondoko aintza aurrez agertu. Elizen arteko biblia Mt 17,1 tit
KRISTOREN ANTZALDAKETA. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 165. orr.
Volksgeistaren ideiaren historiari, Italia eta Frantzian hasi, Alemanian jarraitu eta Espainian amaitu, esesten ari gatzaizkiola, antzaldaketa bikoitz esentziala, hastapenetatik amaiera espainolera, beste inon baino hobeto Ortega-ren luman erreparatzen dugu: Volk edo herria (nazioa), arraza nola bilakatu den; eta izpiritua, arima. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 181. orr.