Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Saltoa eman nuen antoxina eta koilara esku batean nituela, eta bestearekin eskuagurra egin eta nire burua aurkeztu nuen: [...]. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 56. orr.
Beren antoxin handien aurrean eseri ziren, sukaldariak eta gormutuak te beroz beterik utzi baitzizkieten, aldez aurretik lata handi batzuetan teari esnea eta azukrea nahastu eta gero. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 146. orr.
Gero eguerdiko atsedenaldia ailegatu zen; berogailuan, antoxin urdinean, zopa berotzen jarri nuen, semaforoan bide librearen seinalea jarri nuen zerbitzuko bagoneta motorduna sar zedin. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 55. orr.
Koruak bertatik jarraitu zion, botila hutsetan eta antoxin iraulietan, handikiro, orro eginez. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 25. orr.
Besteak hantxe zeuden oraindik, ukuiluan mahuka hutsetan jokoan, beren partidetan murgilduta, Pereissondarren antoxinetik edana zuten ardo beltz apur hark begiak pizturik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 159. orr.
Ginger Mooneyk bere te-antoxina altxatu eta Mariaren osasunari topa egin zion, gainerako emakumeek beren antoxinez mahaia joz erantzuten ziotela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 147. orr.