Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Buruhauskarriaren piezek antolaera anitz onartuko balute bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 156. orr.
Ziur asko, horri dagokion informazioa zelula bakoitzak darama bere baitan eta zelulen jokaera genetikoki programatuak determinatzen du zelulaz gaindiko antolaera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.
Itxura guztien arabera, gorputzaren masa handikako antolaera zelula taldeen arteko tokian tokiko eragin-trukez gauzatzen da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.
Zeren betieratik hamaika eratara talkaz astinduriko eta pisuz arrastaturiko hamaika lehenki elkartu izan da era guztietara eta probatu izan du elkartzetik sor zezaketen dena, hala nola ez baita harritzekoa oraingo izadiak diharduen eta haiekin berritzen den antolakerak eta mugida egokiak ere asmatu izana. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 319. orr.
Ez da kidetasunik haien antolaeren, haien mekanismoen, haien garabideen artean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 127. orr.
Begiespena objektuen antolaerari egokitu beharko balitzaio, orduan ez dut ikusten nola jakin litekeen zerbait antolaera horretaz; objektua (sentsuen objektua den aldetik) gure begiespen-ahalmenaren antolaerari egokitzen bazaio, berriz, orduan ederki errepresenta dezaket nik horren ahalgarritasuna. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 25. orr.
Zeren koloreak, gustamena, eta abar, gauzen antolaera ez, baina gure subjektuaren aldaketa soil gisa kontsideratzen baitira bidezki, hots, gizaki ezberdinetan ere ezberdinak izan daitezkeen aldaketa gisa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 46. orr.
Antolaera maiestatetsua miresten dugu, Vinci-ren margolan batean edo Bach-en fuga batean."Garapenaren mekanika" esaten zitzaiona, hots, arrautza bat den bezain gutxi antolaturiko egitura bati animalia batena den bezain antolaera konplexu bilakatzea ahalbidetzen dioten indarrak, esperimentazioaren irismenetik kanpo geratzen ziren artean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.
Antropologoarentzat, intzestuaren debekuak eta exogamiak paper nagusi bat jokatzen dute: lotura bat ezartzen dute gizakien artean, halakoa non haren faltan haiek ez bailirateke gai izango antolaera biologikoa gainditu eta antolaera soziala erdiesteko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 148. orr.
Nabarmenki begiespenak egoitza gogamenaren antolaera formala den subjektuan besterik ez duen heinean soilik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 45. orr.
Baldintza hauetan ulertzen da beharrezkoa dela arretaz bereiztea eremu zientifikoak eta esparru arkeologikoak: euren hausturak eta antolaera-hastapenak guztiz bestelakoak dira. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 208. orr.
Saiatzen gara aldatzen ideiak, erakundeak, gizarte antolaera, kultura; eta, ondorioz, jendea ere aldatuz joango dela bere burua, espero dugu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 83. orr.
bere antolaera (3); euren antolaera (3); munduaren antolaera (3); objektuaren antolaera (3); sentimenaren antolaera (3)