Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antoju (corpusean antojo soilik; ETCn 14 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian antoju agertzen da) iz apeta, guraria; nazka, higuina.

Eta hara non, ez dakit zergatik, promesa hartan letra txarra eta akats ugari uztartuta zetozelako-edo, edo agian papera kedarrez zikindu zelako, antojua eragin zidan. ETC-literatura, saiakera   Hezurren erretura, Miren Agur Meabe, Susa, 2019

Eta antojuak eta jan ondorengo goitikoak zer? ETC-literatura, saiakera   Kamaradak, Joxe Iriarte "Bikila", Txalaparta, 2016

Antojua eta gorrotoa. ETC-literatura, saiakera   Azeri-dantza, Mila Salterain, Txalaparta, 2017

Ez da Gobernuaren, Aldundiaren edo EAJren antoju bat. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-12-15

Hala, kanpotarrari bitxi suertatuko zaio sokorru in (oihu egin), antoju (nazka), paraje (hurbil), sano (oso), aumenta (aipatu)... bezalakoak entzutea. ETC-prentsa   Argia, 2004-05-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus