Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haurrak askotan galdetzen du zergatik?, egia: espa antojagarri bat bihurtzen da azkenerako haurren zergatik? galdetu behar etengabeko hori. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.
Dena (etorkizun prospektiboa barne) dakien gizajoa autista supiziente bat da; gizon ("gizajoez" ari gara) tristea ez ezik, antojagarria eta motza zeharo, ezin deus entzun edo adi baitezake, ez baitu adimenik batere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.
Hortxe dago tranpa, eta hargatik dira zahar jakintsu kontseilu-emaileak horren antojagarriak, eta maitagarria, aldiz, ez dakitela gozo-gozo aitortzen dakiten atso-agureen zuhurtzia ezjakintsua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.
Umetan ez nuen pentsatzen, ondo bainekien ez nituela misterioak ulertuko, arrebak pazientzia antojugarriz azaltzen bazizkidan ere. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 54. orr.
Umetan ez nuen pentsatzen, ondo bainekien ez nituela misterioak ulertuko, arrebak pazientzia antojugarriz azaltzen bazizkidan ere. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 54. orr.
Ez nion behakoaren grazia eskaini, antojugarriak ziren Tommi haiek guztiak, baina izardun haietarik bati, Williami edo Larryri, begia kendu barik egin nuen berba. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 78. orr.