Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antigoaleko (orobat antigualeko g.er.) izlag adkor garai zaharretakoa.

Gero uharte ikaragarri ederra ikusiko duzue, antigoaleko zibilizazioren batek eraiki eta ahaztuta utzitako piramide zuria irudi duela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 259. orr.

Mitoak bizi dituen antigoaleko gizarte baten esker oneko patxada.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 153. orr.

Wislawa Szymborska idazle poloniarrak bere herri eta bihotzaren zatiak bildu izan ditu Hitza bilatzen dut zeritzon antigoaleko poema hura idatzi zuenetik.  Berria - Kultura   2004-01-31

Irlandako antigoaleko tipografia dakarren liburu batean Connlako Putzua ageri da, bederatzi hurritzez inguratua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 181. orr.

Ez zela Berlusconi bezain txarra (è meno peggio di Berlusconi) erantzun zien kazetariei Caro diario (Egunkari maitea) film arrakastatsuaren egileak, distantzia markatuz bere klaseko printzipioak mozorrorik gabe ordezkatzen zituen Agnelli bezalako antigoaleko kapitalista baten eta eskrupulorik gabeko Berlusconi bezalako iritsi berri baten artean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.

Gandolforen turuta-hotsaren atzetik zihoan oin pauso luzeka, bere burua, antigoaleko heroi baten modura, ezagutzen ez zuen gudu bateko soldadu gisa ikusirik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.

Alaba bakarra zuten antigoaleko guraso haiek, eta Mollyk maiz esaten zuenez, ezin hobea izatea nahi zuten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 37. orr.

Izan ere, antigoaleko umeak gara denok, Goio eta Andoni, eta orduko neskatoa neu ere, oraingo jende heldu, sakabanatu, umetasun arrastorik gabea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 82. orr.

Arrakasta txiki haiek areago gaiztotu zuten egoera, Fernandok antikuario batek bezala jokatzeko eskatzen baitzidan, hots, liburu haiei antigoaleko objektuen gainprezioa eransteko; baina ni ez nintzen horretara ausartzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 238. orr.

Kale gezurrezkoa dirudien batera sartzen ari nintzela, nire arreta, hango etxeen itxura bitxi antzinakoari jarria bainuen, aterik atera luzatzen zen antigoaleko salgaien denda sail batek eraman zidan bat-batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 404. orr.

Antigoaleko gauzen denda, lana da, baina ez hainbesterainokoa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 32. orr.

Urteurrena ospatzeko munduko koparen azken bi garaileek, Brasilek eta Frantziak, partida bat jokatuko dute gaur, eta lehen urte haien omenez antigoaleko elastikoak jantziko dituzte lehen zatian.  Berria - Kirola   2004-05-21

Barrua dena antigoaleko altzari eta gortinaz beterik zegoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 315. orr.

Sukalde mehar eta ilun batera pasarazi ninduen berehala, eta gero antigoaleko altzariak zituen logela handixeago batera.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.

Zakurra antigoaleko hondar bat da, anakronismo bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 264. orr.

Lorategia, antigoaleko horietakoa, arrosaz beterik dago.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 65. orr.

-Giltza handi eta antigoaleko horietako bat bilatu behar dugu... ziur aski zilarrezkoa, eskulekua bezalakoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 252. orr.

· Horrek ez zien, dena den, lan guztia kendu, Klaustroa aukeratzeko bozketak "lehengo sistema antigoalekoan" egin zirelako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antigoaleko batean (3); antigoaleko gauzen (6); antigoaleko ipuin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus