Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antifaxista 1 izond faxismoaren aurkakoa.

Brecht, utopia sozialaren predikaria eta Benjamin bezalako pentsalari antifaxisten maisua, euskal ezkerraren autore mina izana ere bada, Laboak luzaro kantatua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 17. orr.

Politikaria, militante antifaxista, Turatiren ihesa antolatzeagatik atxilotua eta auziperatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 281. orr.

1961eko urtarrilaren 22an Santa Maria portuges transatlantikoa bahitu zuten 24 ekintzaile antifaxistek, Venezuelako La Guaira portuan, xede nagusi argi batekin: Salazar eta Francoren erregimen diktatorialen aurkako salaketa zabaltzea munduan.  Berria - Kultura   2004-02-18

Izagirreren hitzetan "gure lehen kantari antifaxista" izan zen Lopetegi.  Berria - Kultura   2004-12-02

Egon Erwin Kisch kazetari txekiarrak El mono azul astekari antifaxistan kolaboratzaile gisan zebilela ezagutu zuen Pablo.  Berria - Kultura   2004-07-17

Hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 1933an, borroka antifaxistan parte hartzeagatik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 283. orr.

Are, polemika antifaxista bizian, bai marxistek eta bai demokrata liberalek, beste gabe faxistatzat edo faxismoaren bide-urratzailetzat jo izan dituzte askotan horrelakoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 220. orr.

Otelo Saraiva de Carvalho kapitaina buru zuen matxinadak mugimenduaren izaera antifaxista aldarrikatu zuen.  Berria - Mundua   2004-04-25

GRAPO Urriaren Leheneko Erresistentzia Talde Antifaxistak iraultza zerga-ren helburua "kapitalistek lapurtutako dirua langileei itzultzea" zela azaldu, eta hura ordaintzen ez zutenen aurka egingo zuela ohartarazi zuen atzo komunikatu baten bidez.  Berria - Mundua   2006-03-01

Harekin batera atxilotuta eraman zuten emakumezkoaren izenik ez zuten eman, ezta GRAPO (Urriaren Lehena Talde Iraultzaile Antifaxistak) taldearekin izan dezakeen harremana zehaztu ere.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Familia katoliko antifaxista errepublikano batean jaio nintzen.  Berria - Harian   2006-03-24

1974ko maiatzaren 28a: Faxistek bonbaz eraso zioten manifestazio antifaxista bati: zortzi hil eta 94 zauritu eragin zituzten.  Berria - Mundua   2004-10-13

Egon Erwin Kisch kazetari txekiarrak El mono azul astekari antifaxistan kolaboratzaile gisan zebilela ezagutu zuen Pablo, eta esan omen zion, bere herrian, izen bera zeukan beste idazle bat bazegoela.  Berria - Kultura   2004-07-17

Parisen "Justizia eta Askatasuna" mugimendu antifaxista sortu zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 281. orr.

Berriz libre gelditu zenean, Milanen mugimendu antifaxista klandestinoa antolatu zutenetako bat izan zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 281. orr.

15 urte zituenean atxilotu zuten jarduera antifaxistengatik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 280. orr.

2 (izen gisa)

1924an, Matteottiren hilketaren ondoren, Carlo Rosselli eta Gaetano Salvemini antifaxistei lagundu zien eta Non mollare (Ez etsi) aldizkari klandestinoa argitaratu zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 282. orr.

Mussoliniren oheburuko medikua, antifaxista bat, antifaxistei laguntzeko prest zegoena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 131. orr.

Denbora joan ahala, gero eta antifaxista gutxiago zeuden, eta gure aitak baten bat bazela aditzen zuenean, berehala pozten zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 75. orr.

Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batuak, Frantziak, Alemaniako eta Italiako antifaxistek eta nazismoaren kontra borrokatu zuten guztiek emandako laguntza "beti" gogoratuko duela esan zuen.  Berria - Harian   2005-05-10

Garai heroikoak omen ziren haiek, non mundua faxisten eta antifaxisten artean banatzen zen argi eta garbi, eta sasoi haien inguruan argumentu ezin ederragoak sortu ahal dira gure inguruko inori ziria sartu gabe.  Berria - Kultura   2004-01-27

Eta bestetik, gure aitak ez zuen uste Italian artean iraultzailerik izan zitekeenik, uste baitzuen bera zela Italian gelditzen zen azkeneko antifaxistetako bat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 115. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Parisko erbesteratuekin elkar hartutako antifaxista talde bat atzeman dute Turinen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

militante antifaxista (3); mugimendu antifaxista (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus