Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gereziek, banan-banan lerrokaturik, neska txinatar irribarretsu baten ezpain estuegiak ziruditen: Montmorency gereziak, andre gizenaren ezpain potoloak; ingelesak, luzeagoak eta serioagoak; gingak, haragi arruntekoak, beltzak, musuz mailatuak; anpolaiak, zuriz eta arrosaz zikinduak, barrez, alai eta haserre aldi berean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.
-Gure herriko gereziak ere ez dira zure ezpainak bezain anpolaiak -esan zion printzeak Brigidari, eta emakumeak irribarre egin zuen, arranoak arkumea ikustean irribarre egiten duen bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 77. orr.
Gerezi sasoian, amak konpota egiten du azokan aurkitzen dituen anpolai gizenenekin eta, gero, potetan sartzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 91. orr.
Gure galdera eta adar-jotze lotsagabeekin haserretzen genuenean, begizta estutzen zuen urduri, eta aurpegi berez zuri hartan, papoek anpolaiak ematen zuten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 66. orr.
Anpolai biribil-biribila, gorria, distiratsua, likitsa eta txorten luze batetik zintzilikatzen zena. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 131. orr.
Baina ez nion Ifarkoian gertatutakoari buruzko deus aipatu, Adaren anpolai-moduko bular txiki tenteak eta gorputz biluzia kariziatzeko irrikaz nengoen eta. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 79. orr.
Anpolai-buztana oparitu, altxatu, eskuan musu bat eman eta alde egin zuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 78. orr.
Nik bi anpolai sentitu nituen masailetan behera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 107. orr.
anpolai buztana (3)