Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anplifikadore 1 iz seinale akustiko edo elektriko bat anplifikatzen duen gailua.

Jonek eta Mikelek instrumentuak aldean hartu eta anplifikadoreak piztu bitartean, Anek zutik zirauen bateriaren aurrean, artelan bati begiratzen zaion moduan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.

Gitarra eta baxua anplifikadoreen parean ipiniz txistu jasangaitz bat eginarazten amaitu zuten emanaldia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 51. orr.

Jon jendartera jaitsi zen kantu batean, eta ia pikutara bidali zuen dena: kablea atera egin zuen anplifikadoretik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.

2 anplifikadore diferentzial (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi)

Anplifikadore diferentziala sarrerako bi tentsio (elektrizitatea) tentsioen arteko diferentzia anplifikatzen duen gailua da, eta sarrera horiekiko komuna den edozein tentsio deuseztatzen du. ETC-entziklopedia   Anplifikadore diferentzial, Wikipedia

Instrumentazioko anplifikadorea bi sarreren diferentzia irabaziarekin biderkatzen duen anplifikadore diferentzial mota bat da. ETC-entziklopedia   Instrumentazioko anplifikadore, Wikipedia

Alderantziz, korronte eta tentsio iturriak bata bestearekin arazorik gabe konektatu daitezke, eta teknika hau era zabalean erabiltzen da zirkuiterian -adibidez, anplifikadore diferentzial etapetan, eta abar-. ETC-entziklopedia   Korronte iturri, Wikipedia

3 anplifikadore elektroniko

Soinuaren bolumena areagotzea baldin bada helburua, nahikoa da anplifikadore elektroniko bat erabiltzea.  Berria - Kultura   2006-02-24

4 anplifikadore operazional (corpusean ez dago; ETCn 24 agerraldi)

Lehenengo anplifikadore operazional monolitikoa 1960ko hamarkadakoa da, Bob Widlarrek diseinatutako Fairchild anplifikadorea atera zuten, baita Bob Widlarrek deiseinatutakoa. ETC-entziklopedia   Anplifikadore operazional, Wikipedia

Askoz ere praktikoagoa da 'biralari' deitutako zirkuitua erabiltzea, anplifikadore operazional baten bidez kondentsadore batek induktore modura jokatzea ahalbidetzen duena. ETC-entziklopedia   Haril, Wikipedia

Alderantzizko eskaladun bihurgailuetan etengailuek eta lurrarekin edo anplifikadore operazionalarekin lotzen dituzte 2R balioko erresistentziak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elektronika digitala, Askoren artean, EHU, 2010

Oro har, transferentzia-funtzio horrek edozein ordena izan dezake, baina jarraitu gisa inplementatu nahi bada, anplifikadore operazionalen bidez osatzen da, eta nahiko sinplea izan ohi da (2. ordenakoa gehienez). ETC-zientzia, zuzenbidea   Automatismoak eta kontrola, Askoren artean, Elhuyar / UEU, 2014

5 soinu-anplifikadore (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Bideo hartan, Marclayk, soinu-anplifikadore bati konektatutako gitarra elektrikoa lotu zion autoaren atzealdeko paratxokeari. ETC-prentsa   Berria, 2014-03-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus