Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jian-ek bere anorak bat eta esku-argi bat oparitu zizkidan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 60. orr.
Bi autobus, bata japoniarrena, betaurrekoak eta argazkimakinak, bestea amerikarren anorak eta prakekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 87. orr.
Leizearen ahotik hiru persona ateratzen dira, laranja koloreko anorak eta galtzekin jantzita eta kopetan linterna bana daramatela. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.
Auzoko aldapan behera jaitsi nintzen, ia galgari sakatu gabe, nire anoraka itsasontzi baten haize-oihala bezala puzten zela. helikopteroaren motor hotsa sentitu eta haien atentzioa lortu genuen anorakak astinduz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.
T8a armairu zahar baten barnean, arrantzurako xira eta anorak zaharren azpian, eta kloratita, txakurren pentsua egoten zen kaxa batean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 159. orr.
Motxila bizkarrean jarri, eta auzoko neskaren anorak gorria jantzi nuen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 31. orr.
Katilua hustu duenean, lotarako erabili duen txandal beraren gainean mahuka gabeko anoraka jantzi, eta kortara jaitsi da. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 146. orr.
Uniformerik ez, gaztearen gisako arropa baizik soinean: asteburuko mendizalearen anoraka, halabereko botak eta panazko galtza lodiak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 9. orr.
Zuria, metro laurogei zentimetro, argala zen eta gau hartan galtza beltzekin eta anoraka urdinarekin zebilen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 16. orr.
Haietako baten anorakan zakurraren odol apur bat aurkitu zuten. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 28. orr.
Gotzonek anorakaren poltsikotik galleta pakete bat atera eta eskaini dio. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 15. orr.