Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anoa (orobat anhoa g.er.) 1 iz denbora bitarte jakin baterako janari kopurua.

Anoak -ohi baino ogi puska handiagoa, margarina zati bikoitza eta beste gauza bat, Wurst zeritzon zerbaiten zati bat, kanpotik gure saltxitxen antz apur bat zeukana- banatu zizkiguten nasan eta jan ere han bertan jan nituen berehala.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 124. orr.

Gero, berriz, anoak urritu zizkiguten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 265. orr.

Nire anoaren zati bat Bepentzat gorde behar da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 230. orr.

Esan liteke Pariseko funtzionarioek Senako bazterretan egiten zituzten erromerietan esku-soinua zutela beti aldamenean, janarien anoa bezain garrantzizko.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.

Eskola, ospitale, fabrika eta horrelako komunitateetan egun luxuzko lunchetan edo hegazkinetan bezala banatuko da janaria: aurkezpen polita, anoa txikiak, baxera abangoardistan, aseptikotasunerainoko higienea hamaika bilgarritan babestua, nutrizio aldetik perfektuki orekatua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 54. orr.

Jendearen artean ez dago moral onik; jende guztia goseak dago, asteko anoa bi egunetarako ere ez da aski.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 258. orr.

Kilo laurden bateko anoa jango duzu egunero, ordu jakinetan.  Elizen arteko biblia   Ez 4,10

Eguneko anoak eta sukaldaritza Zeitzekoaren antzekoak ziren.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 197. orr.

Kilo laurden bateko anoa jango duzu egunero, ordu jakinetan.  Elizen arteko biblia   Ez 4,10

Poltsa batean zituen bere ondasun preziatuenak: bi pasaporteak, aldatzeko beste galtza-pare lehor bat, eta eguneroko anoa eskasetik gordeta etxean zituzten janari apurrak (ogi-kozkor lehorrak eta arrain ketu pixka bat).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 68. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mallabiko karreristak helmugarako 100 kilometro falta zirela, anoa postuan hain zuzen, esan zion taldeko zuzendariari ezin zuela lasterketan jarraitu.  Berria - Kirola   2004-07-17

Anoa tokira iritsi dira iheslariak, tropela ere bai atzetik, hartu dituzte jan beharrekoak, baina aurtengo Tourrean podiumean izateko hautagai zenak ezetz, ez duela aurrera egingo.  Berria - Kirola   2004-07-18

Gelaren eguneroko ordena akatsgabea, zoruaren garbiketa kirten bati lotutako moltso umelarekin, eguneroko ikatz-hornidura eta berogailua, anoa-banaketa eta koilaren eta plateren garbiketa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 211. orr.

Anoa-murrizketazko eta merkatu beltzezko garai hartan, ez zen han goian hornidura-arazorik: nola, inork ez genekien, baina denok genuen denetik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.

Darfurren bizi diren 3,2 milioi herritarrek janari anoa txikiagoak jasoko dituzte maiatzetik aurreta.  Berria - Mundua   2006-04-29

Garrantzitsua da halaber janari-anoa denboran ondo banatzea -zerbait egon ala ez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 140. orr.

Goizetan kafea, zopa eguerdirako, ogi-anoa herena edo laurdena zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 197. orr.

Begi aurrean, eta ahotik oso hurbil, garagar-anoa ederra paratu zioten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 322. orr.

Aizkoraren gainean egin zuen zin eta zegokion galleta eta ron anoa izendatu zioten, etorkizuneko harrapakinen bere partearekin batera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 156. orr.

Arropa, azukre, keroseno eta olio anoak handitu egin behar dira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 198. orr.

Pippinek Laugarren Araua hautsi zuen, biharamuneko egur anoa gehiena sutan jarriz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 350. orr.

3 irud/hed

Georg Tabori dramaturgoak esan zidan behin: aforismo bakoitzean, eta edozein txistetan ere, tragedia anoa bat dago.  Berria - Kultura   2006-02-14

4 anoa gune (corpusean ez dago; ETCn 79 agerraldi) ik hornidura gune.

Zazpi anoa gune izango dituzte lasterkariek bidean, eta antolatzaileek ehun laguneko muga jarri dute.  ETC-prentsa   Berria, 2006-09-02

Aldaketa horrek Lekunberriko anoa guneari eragingo dio: herriko plazan jarriko dute, pilotalekuan jarri beharrean.  ETC-prentsa   Berria, 2012-05-11

Mendira beharrezkoa gainean eramateko filosofia indartze aldera, jaki batzuk kendu ditugu anoa guneetan, eta horrek hainbat gorabehera sortu ditu. ETC-prentsa   Berria, 2012-06-03

4 anoa postu ik hornidura postu.

Mallabiko karreristak helmugarako 100 kilometro falta zirela, anoa postuan hain zuzen, esan zion taldeko zuzendariari ezin zuela lasterketan jarraitu.  Berria - Kirola   2004-07-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus