Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ankertasun iz ankerra denaren nolakotasuna. ik ankerkeria.

Bere kontra estutzen zuen orain, min eman nahian, umeen ankertasunarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

Denetariko iritziak zeuden: batzuek ezinbestekotzat jotzen zuten armadaren neurriz gaindiko ankertasuna eta gogortasuna, eta sutsuki agertzen ziren horren alde; beste batzuek, ordea, samurtasuna nahiago zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 229. orr.

Zegoen baino mozkorragoaren itxura egitera jolasten zen, eta esajerazio hori ankertasuna zen eta burla.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.

Hereseen ankertasunaren biktima gisa sakrifikatu zuen bere burua Fedearen alde, bizitza heriotzarako bidetzat hartu eta martirioa dastatzeko prestatzen saiatu denaren antzera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 318. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus