Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Indiako geltokietara joateak liluramen berezia du Bai tren eta bai autobus-geltokiek Indiaren aniztasuna eta miragarritasuna erakusten dute. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 36. orr.
Amurizak oinen aniztasuna jarri zuen gure esku, eta oinen aniztasuna jartzearekin, esateko aukerak askeagotu zizkigun. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 127. orr.
Inozoak bezala sinetsita geunden kultura eta gizarteko aurpegi ezberdinen aniztasuna nahiago izanen zutela egun horretan askatasuna aldarrikatuz, eskubideen defentsan faxismoari aurre egiteko. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 98. orr.
Ez harri beraz aniztasun gaitza baldin badugu begien aitzinean koloreen aldetik eta lurraldea ñabarra bada. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 73. orr.
Hala ere, noumenoen aurkikuntzak eta agertarazpenak aukera zabala ematen dute, Lewisek "pentsamendu filosofikoaren aniztasun eta aztoramen amaigabea" deitzen duenerako. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 208. orr.
Beste edozein egunetan harrigarri egingo balitzaio ere hangoxe kolore-aniztasuna, halako egunean, printzesa aurrez aurre ikusi ondorengoan, ez zitzaion deigarri egin. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 37. orr.
Mendeak igaro dira, baina gizakien izaera anitzak bere aniztasunean dirau. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 150. orr.
Aniztasun hau garai guztietan izan da, eta beti izango da, ziurrenik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Are eta kontu handiagoz, kontuan harturik kultura-aniztasuna arrisku larrian dagoela gaur egun, industria-zibilizazioak ezarritako ereduaren mehatxupean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.
Bertan, hizkuntzak «kultura nortasunaren» adierazle nagusiak direla esaten da, eta hizkuntza eta kultura aniztasuna «herritar guztien altxorra» dela. Berria - Euskal Herria 2004-02-10
Eta, eranskin honetan presiding writer izan dudan Ernst Gellnerrek dioen bezala, nahi nazionalistak nekez betetzen dira kultur aniztasuna handia den lekuetan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 101. orr.
Aurtengo hauteskundeetan Naderrek parte hartzea komeni zaielako, errepublikanoak alderdi aniztasunaren alde daude, baina aurten bakarrik. Berria - Mundua 2004-10-28
Eta "min handia hartu zuen bere bihotzean" hitzak hirugarren adieraren arabera ulertarazteko, honela aditu beharko lirateke: 'gizakiak Jainkoak beregana zuen nahiaren aurka egin zuela', nahia erel-b 'bihotza' hitzaren bidez adierazten baita, berba horren balio aniztasunari buruz azalduko dugunez. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 79. orr.
Adibidez, enplegu bat goizez eta beste bat arratsaldez. Horri enplegu-aniztasuna deitzen zaio. ETC-entziklopedia Lan-prekarietate, Wikipedia
Kubako errealitatea, ordea, dirudien baino konplexuagoa eta gaitzagoa da: familia bidalketak, enplegu aniztasuna, ekonomia paraleloa... ETC-prentsa Berria, 2008-04-03
Azkenik, arbuiatu egiten ditugu enplegu aniztasuna eta aparteko lanorduak; zuzen banatu ditzagun lana eta aberastasuna. ETC-prentsa Berria, 2011-08-25
Enplegu aniztasun egoeran zeuden irakasleen egoera ere normalizatu egin da. ETC-prentsa Berria, 2014-01-10
Horri beste bi elementu gehitu behar zaizkio: 1960ko hamarkadan ezarri ziren enplegu aniztasuna eta ordu estrak, eta 1990eko hamarkadan sortutako late night telebista programak. ETC-prentsa Berria, 2015-04-18
Kontrolik gabeko eta kate gisako azpikontratazioa, lan karga eta erritmo jasangaitza, justifikaziorik gabeko lanaldi partzialeko lana eta horrek dakarren enplegu aniztasuna, trebakuntzarik eza, eta inbertsiorik eza segurtasunean eta osasunean. ETC-prentsa Berria, 2018-04-27
AHPEren 17. artikuluak kotizazio-oinarriari buruzko berezitasun batzuk arautzen ditu enplegu-aniztasunari eta lanaldi partzialeko langileei dagokienez. ETC-zientzia, zuzenbidea Amatasuna eta aitatasuna, Itziar Alonso-Arbiol, UEU, 2006
Hurrenez hurren, jarduera aniztasunaren eta enplegu-aniztasunaren egoerak eratuko dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Lan-zuzenbideko legeria, (F. Javier Arrieta, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia ), Deustuko Unibertsitatea, 2006
Horrela ezarritako kotizazio-oinarriaren gehienezkoa berdin aplikatuko da enplegu-aniztasun kasuetan ere. ETC-zientzia, zuzenbidea Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra, (Aitor Bengoetxea, Patxi Petrirena, Elhuyar Fundazioa, Juan Kruz Igerabide, Jose Angel Tamayo, Ana Leturia), UPV/EHU, 2010
Baina, Stendhalenean ez bezala, zenbat genero, zenbat bide desberdin, zenbat tonu-aniztasun eta alberdaniazko proposamen, Calvinorena bezalako literatur bizitza laburrean! Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 111. orr.
ahalik eta aniztasun (4); aniztasun biologikoa (3); aniztasun biologikoa eta (3); aniztasun biologikoari (3); aniztasun biologikoari buruzko (3); aniztasun eta desberdintasun (7); aniztasun eta desberdintasunaren (3); aniztasun handi (3); aniztasun handienarekin (3); aniztasun handiko (4); aniztasun hori (14); aniztasun horrek (5); aniztasun horren (5); aniztasun horretatik (3); aniztasun horri (3); aniztasun kulturala (4); aniztasun politiko (5); aniztasun politikoa (5); aniztasun politikoaren (5); aniztasun zabala (3); kultur aniztasun (3)
aniztasuna aintzat (6); aniztasuna aintzat hartuta (3); aniztasuna bermatu (3); aniztasuna bermatzea (5); aniztasuna bermatzeko (3); aniztasuna bermatzen (3); aniztasuna ekarri (3); aniztasuna errespetatu (3); aniztasuna errespetatzea (3); aniztasuna errespetatzeko (6); aniztasuna errespetatzen (3); aniztasuna funtsezkoa (3); aniztasuna gauza (3); aniztasuna islatuko (3); aniztasuna izan (5); aniztasuna kontuan (4); aniztasuna nabarmendu (3); aniztasuna oinarri (3); aniztasuna onartzeko (7); aniztasuna onartzen (8); aniztasuna onartzen ez (3); aniztasuna ukatzen (4); aniztasuna ukatzen du (3); erlijio aniztasuna (4); estatuaren nazio aniztasuna (4); euskal gizartearen aniztasuna (8); euskal herriaren aniztasuna (3); gizarte aniztasuna (3); gizartearen aniztasuna (13); herriaren aniztasuna (3); hizkuntz aniztasuna (12); hizkuntza aniztasuna (17); hizkuntza aniztasuna onartzen (3); kultur aniztasuna (52); kultur aniztasuna errespetatzeko (3); kultur aniztasuna eta (6); kultura aniztasuna (10); nafarroaren aniztasuna (3); nazio aniztasuna (8); nazio aniztasuna onartzeko (3); politikoen aniztasuna (3)
aniztasunaren alde (7); aniztasunaren aldeko (8); aniztasunaren aurkako (3); aniztasunaren defentsa (4); aniztasunaren errespetua (9); aniztasunaren errespetuan (3); aniztasunaren garaia (3); aniztasunaren isla (8); aniztasunaren isla da (4); aniztasunaren onarpena (3); gizartearen aniztasunaren (3); hizkuntz aniztasunaren (4); hizkuntza aniztasunaren (7); kultur aniztasunaren (20); kultur aniztasunaren alde (3); kultura aniztasunaren (3)
aniztasunari buruz (9); kultura aniztasunari buruz (3)
aniztasunean eta (3); aniztasunean oinarritutako (7); bere aniztasunean (6); beren aniztasunean (3); kultur aniztasunean (5)