Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

animaliatasun (ETCn 58 agerraldi; orobat animaltasun ETCn 35 agerraldi) iz animalia izatearen nolakotasuna. ik animaltasun.

Eta orduan zer egin zuen?: laguna bilatu, ohe-barruraino karriatu eta harekin larrutan egin, ohearen erruz galdu berria zuen animaliatasunari ez erabat uko egiteagatik, animaliatasun haren oroiminez eta galminez (eta bietako bat lau hanken gainean jarrita joko zuten segurutik, animaliatasunaren galmin horrek eskuak atzera hanka bihurtzea ekartzen baitu, bi hanka besterik ez dituztenak ere lau hankan jarriaz).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Berau azalduko dut: gauza baten errealitatea era akasdunaz hautematen duenak hartatik zati bat hartzen du, baina bestea ez, esaterako, "gizakia" kontzeptuan animaliatasunari dagozkionak hartuta, arrazoimenari dagozkionak hartzen ez dituenak egiten duen bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus