Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anilina (orobat anhilina) iz anilaren osagarri den amina ziklikoa, koloratzaile gisa erabiltzen dena.

Lorez eta anilina-ildoz apaindutako opil bakoitzean Bazkoko azukrezko bildots bat eta Piztuerako estandarte bat zeuden.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 483. orr.

"Rouge" deitzen zion ezpain-margoari, "anillina" anilinari eta "adelaide" aldeido benzoikoari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.

On Camillok, baldekada bat kare eta brotxa bat hartuta, idatzia ezabatzeari ekin zion, baina anhilina-kolorea izan beste hura: alferrik da anhilina karez estaltzea, berriro azaltzen delako baita hiru esku emanda ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus