Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

angula 1 iz txitxardina, aingiraren kumea.

Gure angulak, kokotxak, txipiroiak, eskuragarritasunaren aldetik, kabiarraren pareko bilakatzen ari dira, eta plater baten funtsa edo oinarria izan daitezke, baina ez plater osoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 162. orr.

-Eta Orioko bisigua ez da Oriokoa, ezta Aginagako angulak ere Aginagakoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 140. orr.

Gero, kokotxak pil-pilean eta angulak.  Berria - Kirola   2004-01-13

Angulak jatea, edari aukerakoak dasdatzea, eta abar.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 180. orr.

Hurrengo batean galdetu zidan ea egia zen angula artifizialak asmatu zituztelakoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 61. orr.

Zentral hidroelektrikoak ugaritu ahala, izokina eta angulak urritu egin ziren eta gaizkata erabat desagertu.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Azazkal gogorren geruzapean hazi ziren txirlak eta lapak; ileek angula itxura hartu zuten; mingain mugikorretik amuarrainak etorri ziren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 17. orr.

Ehun bat langile dituen enpresa angularen merkatuan oso ezagutua da.  Herria   2005-12-22

Ortzirale aratsaldeko 6.30etan,Baionan, Eusko Ikaskuntzaren egoitzan, Manex Pagolaren hitzaldia angula arraintzaz Aturri ibaian.  Herria   2005-12-08

Zentral hidroelektrikoak ugaritu ahala, izokina eta angulak urritu egin ziren eta gaizkata erabat desagertu.  Berria - Gaiak   2006-03-14

2 angula-mangula (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Andereak leiho ertzetik hodei mutur bat gelan sartzen zaiola irudikatu du, ebakuntza baten ondoren kirofanoan erdi lagatako kotoi puskaren antza hartu diona, eta hari xume batetik tira eginda, zehaztasunik gabeko gogoetetan korapilatu da, angula-mangula doazen bidezidorretan galtzen, helburura heldu nahi orduko aienatzen zaion barne hizketaldian. ETC-literatura, saiakera   Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus