Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

angelus iz katolikoek esaten duten otoitza, Jesukristoren haragitzea ospatzen duena.

Apaiz izateko bidean zegoen garai hartan, eta, halako batean, jokoa eten, eta serio-serio, angelusa errezatu zuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 115. orr.

Berak hamabi-hamabietan bazkaltzen zuen, inoren zain egon gabe, bakarrik; huraxe zuen ohitura, gaztetandik, eta halaxe jarraitzen zuen; gaztetan, aurrena angelusa errezatu ohi zuen; orain, ohitura hura galdua zen inguruetan, inork ez zuen egiten, ezta berak ere.  Berria - Kultura   2004-08-15

Don Frantziskok goizetik emaiten zigun eskola, eta eskola haiek eguerdiko angelusarekin akabatzen zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 38. orr.

Angelusaren kanpaiak eta udaletxekoak isildu zirenean harengana hurreratu nintzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 49. orr.

Aita, Pierresekin mintzatu zelakoan goizeko mezatik landa, angelusaren tenoreko zazpiak, ardurenean erasialdi galanta bildurik ginen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 21. orr.

Meza bururatzean angelusaren ondotik ikusi dugu zerbait arraro.  Herria   2004-06-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

angelusa errezatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus