Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

andredena iz Jainkoaren Ama aipatzean aurrean ezartzen zaion hitza.

Dena aldatuko da Andredena Maria gurtzeko sukarra ariman txertatuko zaien egunean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 84. orr.

Gestapoak ez zuen sinetsi nahi ukan ezkilak ari zirela Andredena Mariaren sortzearen bestakari.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 28. orr.

Kasko batean, dena argitarat, iduri urrezkoa, Andredena Mariaren itxura, hiri guziari bere geriza eskaintzen zuela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 57. orr.

Guzien gainetik Jesus behatu zaio Euskaldunen ama berezi bereziari, Andredena Mariari.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 134. orr.

Herriko bestek segitzen dute, Andredena Mariaz aratsaldeko 4 orenetan kantaldia elizan.  Herria   2003-08-14

Andredena Mari eguna eta herrian bestak.  Herria   2001-09-06

1927-ko Andredena Mariz, beraz agorrilaren 15ean, beti bezala Donibane Garaziko bestak ziren.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 88. orr.

Kurutzeak aipatu ditugu bainan ez gaude hitz bat erran gabe bestalde itsas hegian ezarria den Muskoako Andredena Mariaz.  Herria   2003-07-10

Andredena Mariako meza guziz ederra, eliza mukurru, han ere zela oso osoan klika.  Herria   2001-09-06

Irailaren 7an Orriako Andredena Mariaren Beila iragan da Orreagako monasterioan.  Herria   2005-09-15

Beste beilari kuraidun batzuk bidea segitu dute Otxagabiarat buruz, Muskildako Andredena Mariaren beila iragaiten baitzen biharamunean.  Herria   2005-09-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus