Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

andazain (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi) iz andak eramaten dituena. ik andalari; andari; angarilari; kamillero.

Andazainak agindutako solairuan gelditu da igogailua. ETC-literatura, saiakera   Zu, Anjel Lertxundi, Erein, 2015

Ez, ez nintzen medikua, ospitaleko andazaina baizik. ETC-literatura, saiakera   Jesusen eskola-egunak, John Maxwell Coetzee (Aritz Gorrotxategi), Meettok, 2017

Zalditik jaisten ikusitako norbaitekin hitz egin nahi nuen, andazainaren laguntzarik gabe odolusten edo ostaturen bateko jangelan kartetan jokatzen ikusi zuen norbaitekin. ETC-literatura, saiakera   Odola oroi, Pablo Antoñana (Luis María Larrañaga), Pamiela, 2018

Euskaldunek atseden pixka bat hartu ahal izan zuten, Jean Saint-Pierre apaiz, idazle eta andazainak Eskualduna astekarira igorri zuen lehen gutuna irailaren 12an baizik ez zuen idatzi. ETC-literatura, saiakera   Lehen mundu gerra eta Euskal Herria, Eneko Bidegain, Elkar, 2014

Brigadista bezala alistatu eta andazain ibili zen. ETC-prentsa   Berria, 2006-06-18

Ekografia egiteko gelara daramatela, hatzarekin gidatzen ditu andazainak: "orain zuzen, gero ezkerrera". ETC-prentsa   Berria, 2007-05-17

Hauxe irakur daiteke oroitarrian idatziriko testuan: "Gurutzeko Gorriko andazain heroikoei eskainia, Orokietan 1872ko maiatzaren 4an eta 5ean eginiko ekintza humanitarioaren omenez, zeinaren bitartez egungo erakunde txalogarri honen osasun tropek beren odolezko bataioa jaso zuten". ETC-prentsa   Berria, 2009-08-28

Josefa ospitaleko barne-medikuntzako atalera eramatera etorri den Mikel andazainak irribarre batez agurtu du emakumea. ETC-prentsa   Argia, 2007-09-02

Andazainak ezin zirenez hurbildu, anaiak ni heldu eta arrastaka atera ninduen". ETC-prentsa   Argia, 2011-11-06

Arrazoia da ez dagoela jenderik andazain (andero) lanetarako. ETC-prentsa   Goienkaria, 2006-04-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus