Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anbulo (corpusean ez dago; ETCn 28 agerraldi) 1 iz larreko landarea, Liliaceae familiakoa, ezpata gisako hostoak eta lore zuriak buruxketan bilduak dituena (Asphodelus albus).

Erromeroa eta izpilikua eta anbuloa jarri zituen, eta erratza propio Ingalaterratik ekarrarazia, eta arrosak, eta lurra anemonaz tapizatuta zegoen. ETC-literatura, saiakera   Sei istorio, W. Somerset Maugham (Xabier Olarra), Igela, 2008

Txotxen arteko hutsuneak zehazki josita zeuden eta ertzetan zetazko anbuloak zituen. ETC-literatura, saiakera   Hatsaren kulunka, Hertha Muller (Ibon Uribarri), Elkar, 2010

Itzaletako anbulo artean, zure itzal lausoak. ETC-prentsa   Berria, 2011-07-31

Anbuloa, larreko landarea (Asphodelus albus). ETC-zientzia, zuzenbidea   Sarako euskara, Koldo Zuazo, EHU/UPV, 2018

Bere basoan arteak eta ereinotzak nagusi dira, baina endalar, erratz, anbulo edota biri-belar ere topatu ditzakegu. ETC-entziklopedia   Islares, Wikipedia

2 anbulo gaizto (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Anbulo gaizto (Narcissus pseudonarcissus) horiarekin batera, oraintxe, zuritik loratzen da adjektibo dotore hori nonbait merezi ez duen anbuloa: anbulo zuria, olana, porrostia, kulunboa edo basaporrua (Asphodelus albus). ETC-prentsa   Argia, 2005-04-17

Lilipa arrunta edo anbulo gaiztoa ("Narcissus pseudonarcissus") "Amaryllidaceae" familiaren espezie baten izen arrunta da. ETC-entziklopedia   Lilipa arrunt, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus