Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Anarteraino begietara begiratu ere ez zidatenek ninduten gehienik estutzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 178. orr.
Biziak anarteraino eman ez ziona geroak oparituko ziola uste zukeen, hain segur. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 55. orr.
Migel alde horretatik salbuespena zen: noren semea zen jakinik ere, anarteraino inoiz ez zuen grina berezirik agertu kondestablearena ala mariskalarena jokatzeko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 35. orr.
Ordainez, minigona beltza jantzirik zuen, lantokirako ohiko blue-jeanek anarteraino ezkutatutako izter sendo eta beltxaranen abiaburu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.
Oraingo hau niretako zen, ordea, eta horrek anarteraino ohartu gabeko ñabardurak eransteaz gain -mazelen tolesdura liraina, ezpainen luzapen xarmanta-, halako irrealtasuna zekarkion egoerari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.
Goiz batez, Johnen kariaz, buruz buru egokitu izan ez bagina, oraino jarrai genezakeen anarteraino bezala. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 45. orr.
Lehiaketa frankok izana zuten nire lanen bat jasotzeko ohorea, baina anarteraino epaimahaiek ez jabetu nahi nire begi-bistako merezimenduez. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 35. orr.
Karta-jokoa finitu eta gero hasi ohi da, jokalariak anarteraino adi egon beharraren beharrez. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 45. orr.
Mikatza iruditu zitzaidan; anarteraino, urarekin nahasia baizik ez nuen haizu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.
Anartino elkarrekin ibilitakoak banandu egin ginen, txopan Panamako ikurrina zeraman zamako berri batean hartu ninduten, Mediterraneoan ibili nintzen luzaz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 86. orr.
anarteraino ez (3)