Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

analizatu (orobat analisatu g.er.) zerbaiten analisia egin.

Adimenak aldez aurretik ezer lotzen ez badu, orduan ezin du ezer analizatu, zeren adimenaren bitartez besterik ezin baitzaio eman indar errepresentatzaileari lotuta dagoen zerbait.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 70. orr.

Irakurleak ez du ulertzen tematu behar, ez du analizatu behar.  Berria - Kultura   2006-04-11

Ez genuke egoera eskema tradizionalekin analizatu behar: eskuineko alderdia eta ezkerreko alderdia.  Berria - Harian   2005-08-04

Jarraian adigai hauek analizatuko ditut, baina hemen erabiltzen dudan metodoaren irakaspenarentzat aski den mailan besterik ez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 64. orr.

Soziologoek analizatuko dute, eta psikologoek esplikatuko, nola joan ginen gerla ondoan seminario eta komentuetara, orgataraka.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 145. orr.

Ez dira artaldean gelditzen, eta obserbazione hori izateari sartzen ahal baldin bada, uste dut "le phénomène de l'exclusion" behar dela analizatu, ikertu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 212. orr.

Hartarako, zatiki magnetiko bat bainuen analizatu beharra (eta, beraz, uste izatekoa zen, silikatoz pobrea) eta presari men eginez, aldaera sinplifikatu bat saiatu nuen ber-bertan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

Zer zegoen egiazkorik Luluren egiatia izan behar eta dena analizatu beharreko mania horretan?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 110. orr.

Errektore irrizaleak zioenez, une horretan kimikalariren batek analizatu izan balu, doktorearen osaeraren bi herenak paper zaharrak hartzen zituela aurkituko omen zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.

Besteren artean Laszlo Moholy-Nagy-k bere Malerei Fotografie Film (Margolaritza Argazkia Film, 1925) liburuan, argazkiak margolaritzatik bereizten duena landu behar duela eskatzen du, eta mugimendua analizatu, mundua mikroskopioan erakutsi, inoiz erabili gabeko ikuspuntuetatik begiratu, eta abar.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 170. orr.

Hamabi zenbakiaren adigaia ez dago inolaz ere jadanik pentsatua zazpi eta bosten bateratzea pentsatzen dudanean, eta halako batuketa ahalgarri baten nire adigaia luze analizatu arren, ez dut bertan inoiz hamabia aurkituko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.

Zure lanaren gaia arreta handiz analizatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 356. orr.

Enpiristak ez du inoiz baimenduko izadiaren garairen bat lehen-lehengotzat onartzea, edo bere ikusmenaren mugaren bat bere hedapenari dagokionez urrunentzat hartzea, edo behaketa eta Matematikaren bitartez analizatu eta begiespenean sintetikoki determina ditzakeen izadiaren objektuetatik (hedatukia) ez sentsuak ezta irudimenak ere inoiz in concreto aurkeztu ezin ditzakeen haietara igarotzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

analizatu behar (6)

analiza daiteke (3); analiza daitezke (3); ezin analiza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus