Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amura (orobat amula) iz branka osatzeko ontzien aldamenak estutzen diren zatia.

Karrakaren ababorreko amulako azken txikotari korapiloa neuk egin nion, eta oinen azpiak lehorrean nituelako, bestela zin egingo nukeen ontzian segitzen nuela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.

Labana hortzetan hartuta igo nintzen kubertara ainguraren katean goiti, estiborreko amuratik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 11. orr.

Eta nola deskribatu bertze mementu hura, untziak amarrak laxatu zituenekoa, edo masailetan lehen itsas haize hura sentitu nuenekoa, istriborreko amulan nintzela...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 462. orr.

Eguzkia mendebaldean ostentzen hasten zeneko ontziei ababorreko amulatik sartzen zitzaien argiaz miresteko astia ukan nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 157. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus