Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begira, begira, zer harrapatu duen Ardotxik -esaten zion amak umeari, herritik hurbil zegoen errekan kordelarekin eskuratu berria nuen amuarraina erakusten ziola. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 209. orr.
Baztango izokina eta amuarraina jatera, alegia. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 121. orr.
Han beti neukan zeregina: lagundu egiten nuen zaldi pabiloiaren mantentze-lanetan, basora joaten nintzen Lubisekin, edo errekan amuarrainak harrapatzera Pantxorekin, edo Adela artzain andrearen etxera bi anaiekin eta Ubanberekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.
Liluraturik geratu zen ikustean nolatan erreka bateko amuarrainak ur lasterretan gora zihoazen, bizi-bizi, uraren kontrako lehia gorrian. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 63. orr.
-Txikienak ezkailuak ditun, pinttoak amuarrainak, eta sugeantzeko horiek aingirak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.
Escaldako amuarrainak borgoniar erara prestatuak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.
Udako egunetan igeri egitera joaten ginen errekaren presa txikira, eta igeri egin eta gero amuarrainetara edota txori habiak bilatzera. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 72. orr.
Arrantza debekatua zegoen urte-sasoiko egun batez, nire aita amuarrainetara joan zen bere koadrilakoekin. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 124. orr.
Martxel naiz, hamalau urte ditut, halakoren semea naiz eta herri inguruan azeriak harrapatzea gustatzen zait, edo amuarrainei tranpak jartzea. -Amuarrain txiki asko badira, amuarrain handi batek adina izango dute; berdin baitzait hogei erreal banan-banaka edo ogerleko batean. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 77. orr.
Ur gozoko ibai batzuetara udazken beranduan etortzen ziren amuarrain erraldoiak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.
Arrantzan ibiliak ginen errekan, amuarrain marroiak harrapatzen. Ilargi beteko gauak, Koronelaren ibaian itsas amuarrainak arrantzatzen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 22. orr.
Charlieren burutazioa izan zen isileko ehizan edo arrantzan ibiltzekoa: izokin, itsas amuarrain, untxi, eta oreinik ere harrapatuko omen genuen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.
Jeneralak kupeldegian edo basoan ematen zituen goizak, edo bestela amuarrain-errekara hurbiltzen zen egunero, are neguko goiz euritsu eta hotzetan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.
Ortzadar amuarraina zegoen gehienbat, amuarrain arruntak eta Dolly Varden motako batzuk mendi handietako erreka batzuetan, eta zilar-koloreak Blue Lake eta Rimrock Lake aintziretan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.
Amuarrain artikoa ("Salvelinus alpinus") Salmonidae familiako arraina da, Artikoan, azpiartikoan eta antzeko eremuetan bizi dena. ETC-entziklopedia Amuarrain artiko, Wikipedia
Staubik berak errekasto ziztrina zirudien, eta amuarrainak, ibai-izokinak eta amuarrain artikoak dozenaka hiltzen ziren. ETC-literatura, saiakera Brodecken txostena, Philippe Claudel (Itziar Diez de Ultzurrun), Igela, 2011
Larrutan bildu eta izoztutako hiru amuarrain artiko (Salvelinus alpinus) hurrenez hurren jarri, azpia karibu baten urdaileko edukiaz koipeztatu eta izotz-geruza fin batez estalita, leraren patin bihurtzen ziren. ETC-zientzia, zuzenbidea Argia munduaren ertzean, Wade Davis (Iñaki Iñurrieta), EHU, 2009
Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. ETC-entziklopedia Palojärvi aintzira, Wikipedia
Ylijokiko ur garbietan, amuarrain artikoak, amuarrain marroiak eta izokinak arrantzatu daitezke. ETC-entziklopedia Ylijoki, Wikipedia
Amuarrain ostadarra edo ortzadar-amuarraina ("Oncorhynchus mykiss"), Salmonidae familiako arrain eurihalinoa. ETC-entziklopedia Ortzadar-amuarrain, Wikipedia
Horiek, gero, izokin eme helduei txertatu zizkieten, eta haiengandik Oncorhynchus mykiss espezieko amuarrainak -amuarrain ostadar deitutakoak- jaio ziren. ETC-prentsa Argia, 2007-09-30
Amuarrain arrunta, amuarrain ostadarra, barboa, loina edo loina txikia, lupina, lazuna edo korrokoia, platuxa eta karpa harrapa daitezke sasoi honetan. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2012-04-20
"Pantxo! Ez al duk amuarraina harrapatu behar! -egin zuen buila Ubanbek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 338. orr.
Sebastianek begia keinatu zidan: "Amuarraina harrapatzen hasi duk luze iritzita zegoelako, eta ahaztu egin zaiok eskumuturrean erlojua zeramala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 340. orr.
"Zertan ari zen? Amuarrainak harrapatzen?" "Uste dut baietz." "Uretan sartuta ibiltzea gustatzen zaio Pantxori. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 290. orr.
Kolore askotakoak dira, eta hainbat espezie daude: amuarrain arrunta, ortzadar-amuarrain ortzadar amuarraina, ibai amuarraina, aintzira amuarraina, itsas amuarraina, amuarrain artikoa, izokin amuarraina... Ur garbiak, hotzak eta ondo oxigenatuak behar dituzte. ETC-entziklopedia Amuarrain, Wikipedia
Ibai-amuarrainak (morfo "fario") bizkar iluna, arre (kolorea) marroi, gris edo berdekara, tanta beltz edota gorriz apaindua, eta azpialde zurixka izaten du. Itsasoan egon diren amuarrainak (morfo "trutta") zilar-kolorekoak dira. ETC-entziklopedia Amuarrain arrunt, Wikipedia
Charlieren burutazioa izan zen isileko ehizan edo arrantzan ibiltzekoa: izokin, itsas amuarrain, untxi, eta oreinik ere harrapatuko omen genuen, zoria aldeko izatera, Charliek zioenez. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.
Erdibana edan dugu katilukada te gozo-gozoa, eta kontu-kontari aritu gara, Charliek nahi duen guztia baliatuz mintzagai: gure etxea; ogia eta gurin-budina, mahaspasaduna, eta gainean ogi-koskor kurruskatsuak eta guzti zituena; ilargi beteko gauak, Koronelaren ibaian itsas amuarrainak arrantzatzen... Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 186. orr.
Ortzadar amuarraina zegoen gehienbat, amuarrain arruntak eta Dolly Varden motako batzuk mendi handietako erreka batzuetan, eta zilar-koloreak Blue Lake eta Rimrock Lake aintziretan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.
amuarrain bat (4); amuarrain baten (3); amuarrain hauek (3)