Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amoina gehiago eginik irabazten da urrikalmenduaren bertutea eta saria. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 98. orr.
Otoitza, mehe eta barur, amoina eman, hau da Elizaren urtaro hunen lana berrogoi egunez. Herria 2003-03-13
Gurutzadarentzat ematen den bi errealeko amoina. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 183. orr.
Egiguzue, bizitzari uko egin diogunoi, higuingarri eta izugarri izango ez den heriotza baten amoina. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 374. orr.
Kristautasunaren eta erlisionearen defentsa dela Bulda deitu emaitzaren oinarri nagusia, gauza gutxia eta erraza baita amoina berezi hura. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 183. orr.
Baina, izanagatik debota, ez da batere errukiorra; uko egiten dio ezein amoina amodiozkoari, eta uko hori aski dut ebasketa zilegia irudi dakidan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 139. orr.
-Egun on anderea, amoina otoi, jainkoak sariztaturen zaitu! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.
Nor da Niziasekin mintzo den zahar hura? Baionako eskaleetarik menturaz, hainbat badira karriketan amoina eta arraokan. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 112. orr.