Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amodio 1 iz maitasuna.

Heroi baten hainbatekoa da: amodioa eta mendekua dituzu zerbitzatuko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.

Amodioa da gidatu nauena; amodioa da bihozberatasuna fermuki galdatzen dizuna, behar-beharrezko isilmandatu baten barkamen eske datorkizuna, hura gabe beharbada elkarrengandik urrundurik baikinateke betiko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 199. orr.

Legeetara bildu nahi izandu da betidanik amodioa, baina, grina biziegiak pizten ditu gure haragiak, legeen mugetara aisa makurtzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 163. orr.

Ez da deus azkarrik eraikitzen bortizkeriarekin ez eta ere herrarekin: amodioarekin dugu bakarrik xutituko herria, eta Amodioa den tokian Jainkoa han da.  Herria   2003-05-08

Amodioa ere aldakorra da: ez baitira txori berak gauero etortzen, ezta zuhaitz beretara ere.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 163. orr.

Mendebaldeko kulturan, greziarrengandik hasi eta, haiek baino askoz lehenagoko jakite osasuntsu bati jarraiki, XVIII. mendera arte, gaiztzat joa izan da poetek kantaturiko amodioa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 314. orr.

Sinale min haragizkoagotzat eta naturalagotzat zeukatela amodioa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Gehienetan ez dute gozatu familia baten goxotasuna ez eta aitamen amodioa.  Herria   2002-10-10

Halaber dut uste ezen amodioa sentitu denetik beretik, amodio hori barreiatzen dela adiskidantzaraino.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 174. orr.

Maitemina denborarekin osatzen den gaitza dela diote batzuek, pasioa amodio bihurtzen dela, eta amodioa txera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.

Ezkontzak ez duela amodioa galtzen baizik!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 150. orr.

Amodioak bi osagai ditu: bata erromantikoa eta bestea kimikoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 256. orr.

Ihauteria-egunak ziren, eta amodioak, oilarturik, bere lakioak botatzen zituen hirian, gizarte-maila guztietara hedatzen zen konplot handios baten agenteak arima guztiak xaxatzen eta kitzikatzen ari bailiran.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Madarikatuak nire gisara amodioan sinesten duten inozoen hiru mila bihotz erdiratuak zanpa-zanpa eginik uzten dituzten bisonteak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 69. orr.

Amodioen kontaketa egiterakoan maiz gertatzen da: zazpi amodio izan baditugu, agian hirugarrena izan zen ederrena, osoena, 'benetako maitasunaren' adiera horretara gehien hurbildu zena.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 137. orr.

Infernuko jainkoek amodio eta heriozko edabeen berri jakinarazi zieten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 45. orr.

-Jaun Gwain -erantzun zion etxeko alabak-: ez zaitezela nitaz trufa; ni hain behartsua, eta zu hain aberatsa izanik, ezinezkoa da bion arteko amodioa.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 27. orr.

Oztopo hori gaindituko duzu agian, ez zaitez ordea suntsituko duzulakoan hantustetu: Jainkoaren amodioa garaituko duzu, ez ordea deabruaren beldurra. ez nuke orobat neure amodioa aitortuko, baldin aitortzetik begiratu ahal izan banintz: zure tristurak sobera penatzen ninduen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.

Ipurdi matrailean nozitu lehenbiziko zigorrek agudo irakatsi zioten zeinen amaigabe eta samurra den gurasoen amodioa.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 9. orr.

Frantziskoren adimena, orban orotatik garbi, misteriorik ezkutuenen sakonera iristen zen, eta maisuen zientzia sartzen ez zen lekura maitalearen amodioa sartzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 343. orr.

-Horixe baita zaldunaren egitekoa, bere maitearen amodioagatik balentriak egitea, baita arriskutsuenak ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.

Romeo da, Julietari so egin zion lehen aldi hartan bezalakoa, errugabea, amodioak alderik alde urratua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 54. orr.

Okasioa haatik amodioarekin behar zen borrokatu, eta amodioak herabetasuna edo ahalkea zituen euskarri.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 308. orr.

Azken beltzean, izen xixtrin batekiko atxiki-nahia (eta geronen izenarekiko ahantzi-nahia) da amodioaren indar kosmiko guztia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

Bere bizitzaren une erabakigarri hartan, Abasek inoiz ez bezala sentitu zuen amodioaren ahalmena, haren boterearen betea eta magia txundigarria.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

Errukia, elkarrekiko aitortza, ez al dira amodioaren laguntzaileak?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 71. orr.

Horratx amodioaren zoraldi betea, zeinaren bortiztasunak bere burua baitu galtzen eta gogoa eramaten etsi gaitzeko eginbidetara hain sarri nola zerupeko edozein pairamen izaki gaixoon oinazegarri.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 74. orr.

"Amodioaren zauriak", pentsatu nuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 142. orr.

Amodioaren denbora, berriz, iraunkortasunaren, jarraikitasunaren, gelditasunaren denbora da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.

Bai, andrea, artatu nituen dohakabeen erdian eman zenuen burutara, edertasuna bera edertzen duen eta bertuteari are balio gehiago ematen dion sentikortasun eder horri men eginez, amodioaren soberaz jadanik horditua zen bihotz haren nahasmendua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 123. orr.

Uko egitea, litzateke laidotua zarela niri aditzera ematea, eta neure bihotzaren bermeaz diotsut nire errespetua nire amodioaren heinekoa dela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 77. orr.

O, adiskidea, izan hadi zoriontsu, amodioaren erregua dun.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.

Gizon portatu hintzen, hori bai, baina gerraren garratzean gizon, ez amodioaren gozoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.

Zer kultura mota da hau, emakumeak, heldu eta oso prestuak horietako batzuk, amodioaren izenean umiliazioa onartzera daramatzana?  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Ordu arte guztiz amodioari nengokion; amodioak berehala haserreari eman zion bide.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 146. orr.

Ez polizia gisa, amoros jeloskor gisa baizik; ez ofizioak aginduta, amodioak aginduta baizik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 89. orr.

Sentimendu horrek noizdanik dakarkio kaltea adiskidantzari edo amodioari?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 423. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kafkaren amodio handia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 64. orr.

Ezjakintasuna da amodio handien babes santua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 211. orr.

Amodio handi eta egiazkoa, gizonaren barrunbeak berak bakarrik betetzen dituen horietakoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 157. orr.

Ahantz nazazu, horrela bakarrik lortuko baituzu benetako amodio eder baten bidaia betiko ez galtzea. Adimenari dagozkionak: horrela esaten zitzaien amodio platonikoari buruzko doktrina erakusten zuten liburuei.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 314. orr.

Poema gehienetan agertzen den amodioa amodio kortesa da.  Berria - Harian   2005-04-13

"Ene dama maite horri azken gutuna", amodio guztiz platonikoaren inguruko ipuina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 229. orr.

Amodio erromantikoa, eragin kristauaren mendez mendeko azken fruitua da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.

Adiskidantza amoltsuak, amodio suharrak alferrik dituzte beren eskubideak galdatuko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 293. orr.

Goetheren amodio itsuko olerkien bilduma.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 213. orr.

Amodio garbi eta egiazkoa, sekula gezurtatua izan ez den begirunea, guztizko mendetasuna; horiek dira eragin dizkidazun sentimenduak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 124. orr.

Amodio zintzoa dela ontasunik gorena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 177. orr.

Pozik egon daitezke birjintasunaren garbitasuna hobesten dutenak, sexua amatasunarekin berdintzen dutenak, amodio bakarrarena sinesten dutenak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 85. orr.

Barru kartsuko gizona zen eta behe-mailako izaki adimengabeei ere gupida eta amodio samurra zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 219. orr.

Egunerokotasunean ez baitago amodio perfekturik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 154. orr.

Obra horrek ederto islatzen ditu gure lotura emozionalak, ahalmenak eta mugak, emakumeen arteko adiskidetasunaren balioa, familia-bizitzaren mendekotasuna, amodio askatzailea eta suntsitzailea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 374. orr.

Horrek bidea eman zidan irudikatzeko nire sorreran amodio bero baina ezinezkoak gertatu zirela jaun noble handi baten eta ama Katalinaren artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 254. orr.

-Jauna -gehitu zuen Lancelotek-: ni erreginaganako amodio zoroak jota banengo, ez zenidan indarrez kenduko, eta ez nizun hola-hola itzuliko.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 83. orr.

Amodio lizuna, hau da, eder itxuraren ernaltze irrits sortzailea, eta, absolutuki mintzatuz, Izpirituaren askatasunaz beste edozein kausa nabari duen Maitasuna, Herra bilakatzen da errazki.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 519. orr.

Hargatik amodio debekatuak nola, hala gerlak ere ahanzten ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.

Traditu baitituzte beren betebeharrak amodio gaizto batera lerratzeko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 176. orr.

Honelako kantak, jeneralean amodio galdua kantatzeko paratuak izaten baitira.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 159. orr.

Liburuko gai nagusietako bat maitasuna da, hainbat ikuspuntutatik: amodio galduen nostalgia, elkarganatze fisikoaren egarria, urrutiratzearen mingostasuna.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 364. orr.

Ispilu honetan, hain zuzen, dirdai egiten du pobretasun zoriontsuak, apaltasun santuak eta amodio esanezinak Izan ere, amodio erreprimituak askoz hobeki argitzen baitu amodioaren fenomenoa, amodio esperimentatuak baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.

Baldin amodio dohakabe baten doloreen beldurrez behar banaiz egon, haren jarraikitasunak salbatuko nau bederen amodio traditu baten oinazeetarik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 217. orr.

Ilunbe eztia, amodio herabearen bihotz-berotzailea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 90. orr.

Poesia ala jainkozko amodio baten sinbolo?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 75. orr.

Zinezko amodioak hartaraturik, neskari atera zitzaion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 143. orr.

Kolpean gizon harenganako sekulako amodioa erne zitzaidan, Antjerenganako eta Giselarenganako eta pertsona mordo batenganako amodioa ez bezalakoa, jakina.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

Zorigaitzeko amodio batek abaildua, bertze kontsolamendurik ez nuen zu ikustea baizik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 179. orr.

Jende ekintzen eta harreman txukunen gibelean, beti bada amodio ezeztatu baten itzal luzea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 149. orr.

Hortik dator ez dela nehongo Amodio betierekorik, adimen Maitasuna baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 581. orr.

"Ene dama maite horri azken gutuna", amodio guztiz platonikoaren inguruko ipuina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 229. orr.

Poema gehienetan agertzen den amodioa amodio kortesa da.  Berria - Harian   2005-04-13

Hala ere, ez zian ahorik zabaldu, ez zioan inori adierazi bere amodio ezkutua, ezta Ginebrari berari ere.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 42. orr.

Hor bere "amodio homosexualaz" hitz egiten du.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 8. orr.

Amodio libreari, munduko gauza alai eta on bakarrari, uko egiteko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 173. orr.

Denborak aurrera egin ahala, benetako gorrotoa, benetako amodioa bezala, gorpuztu egiten da.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.

Izan ere, nahiz intimitatezko momenturen batean, pasio handiak, ezinezko amodioak, zapuztutako handinahien kontakizunen aurrean aise asko esan ahal izango zuen berak ere ezagutu, sentitu edo pairatu zuela, ez zuen inoiz txintik atera.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 34. orr.

Leku batean apaiz bat baino gehiago balego, kontenta bedi bakoitza, karitatezko amodioagatik, besteak emandako meza entzutearekin; Gezurrezko amodio bat, besterik ez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.

Harenganako amodioak, esaera den bezala, su batean ninduen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 110. orr.

3 (hitz elkartuetan)

-Igande arte, Angelun, Amodio-Ganberako aldean, Garagarnoaren besta. -Ortzegun aratsean, Angelun, Amodio-Gelan, euskal-dantzak Leinua taldearekin.  Herria   2003-05-29

Bi amodio historia dituen emakume baten gora-beherak kontatzen ditu Flaubertek.  Berria - Gaiak   2004-06-23

Amodio poemak dira Etxeparek idatziriko gehienak.  Berria - Kultura   2004-02-19

Ijito andre batek hola kantatzen zion joandako bere senar maiteari, bide batez erakutsiz euskaraz ere amodio hitz ederrak para daitezkeela: [...].  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 65. orr.

Axola gutxi du baita ere jakitea zein izan zen harreman horren, etxekoandrearekin daukan amodio gau azken horren, oinarrian dagoena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

Barkamena amodio bizitzan ezinbesteko gakoa da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 161. orr.

Gutun bat, amodio sentimendu nasaienez hornatua, igorri nion Jakesi.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 128. orr.

Bera ez zen amodio-minez hiltzen den emakume horietarik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 332. orr.

Amodio-minetan egoteak loa ebatsi ziela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

Gülbahar hagitz urduri zegoen, amodio-oinazez, gauza bat agerikoa zelako: Ahmeten baitan aldaketa nabarmena gertatua zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 103. orr.

Nire amodio kantua kantatu behar nuenean, ahotsik ez baina, hots haritxo bat nuela ohartu nintzen, adiskidea. ik beherago 4.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 243. orr.

-Amodio istorio hori amaitua dago baina, hala ere, zerbait berezik jo nau hura irakurtzean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 110. orr.

Nahi bainuke nik amodio-jostetetan zure gatibu izan, degidazula nahi duzuna.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 66. orr.

Ez da onargarria amodio abenturarik gure taldean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 223. orr.

Lotsa keinuak eta laztanak, eta baita zorabioak ere ikaskide baten amodio adierazpena entzutean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.

Laburbilduz, nire amodio-aitormena egin nahi nion, argi eta garbi, baina kontua behin eta berriz atzeratzen zen, gehiegi.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 18. orr.

Maitasuna ikusezina delarik, eurenganako amodio sugarretan dauden gurasoen bihotzak ikusterik ez dute izango, ikusten ez dena sinestea ausarkeria gaitzesgarria bada, eta ez fede laudagarria.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 269. orr.

Eta zetarekin batera lapislazulia, harri-kristal gorria, barruan sua duela dirudiena, esmeralda, korala eta mamut bolia, txiki-txiki eginda, hauts bihurtua, amodio gogo hila piztu eta berpiztu egiten duena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 105. orr.

Begira auzoan nabarmen den oilanda nabar horri, oilarra etxean izanik ere, nola doan auzora, legez kanpoko amodio grinak sutua, senarra "zirin bedarrak ekarten" Londresen duen bitartean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 163. orr.

Amodio-grina baino gehiago, amodio-ihesa zen, amodiora egiten nuen ihes.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 143. orr.

Halako amodio saio baten ondoren, negarrez hastea ez dago ongi, ez da normala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.

Inork inoiz ikusi gabeko amodio jolas eta bizi grinen asebehar txit atseginetan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 182. orr.

Alemanian bertan, "hurrak hautsi" esanerak, ezkonberrien lehen amodio harremana, edo neskatxa birjinaren lehen floria urratzea adierazten omen zuen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

Nire amodio-kontuak ere esan zizkioat, jasaten ez dudan desengainua ere aipatu, eta hark zer eta hau esan ez zidak ba: ongi da.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 110. orr.

Ez dut ezagutzen amodio kontutan hain presuna ergelik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 170. orr.

Amodio gutun guztiak dira erridikuluak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 30. orr.

Gülbahar alde batera eta bestera zebilen jauregian amodio-zurrunbilo batean bezala, ezin zen geldirik egon une batez ere.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 45. orr.

Zure ondotik berriro pasatu eta amodio-garaian zeundela ikusi nuen.  Elizen arteko biblia   Ez 16,8

Erdi Aroko amodio kanten aztarna lizunak, nabari nabariak dira.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.

Amodio-edabea edateagatik zoratu eta azkenean bere buruaz beste egin ote zuelakoa hobe alde batera utzi, hori kristau polemika berantiarretan sortua baita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 7. orr.

4 amodio aske (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Amodio askea amodiozko harremanak ezkontza erlijio, estatu nahiz ideologia orotik ezarritako erakunde orotik kanpo bizitzea aldezten duen jarrera eta gizarte-mugimendua da. ETC-entziklopedia   Amodio aske, Wikipedia

Adibidez, hippien garaian, underground eta kontrakultura mugimendua eman zenean, amodio askea aldarrikatzen zenean, emakumeek jasandako ekintza larriak kontatzen dira. ETC-prentsa   Argia, 2010-02-14

Party haiek, eta egin nahi genituen gauzak: komunetan bizi, iraultza sexuala, amodio askea; Marck ez da izan sekula amodio askearen aldekoa baina. ETC-literatura, saiakera   Ezinezko-maletak, Juanjo Olasagarre, Susa, 2004

5 amodio-belar (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ziabelar latza edo amodio-belarra ("Galium aparine") Rubiaceae familiako landare belarkara da. ETC-entziklopedia   Ziabelar latz, Wikipedia

6 amodio hartze (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

"Lehen amodio hartzea" instalazioak haurtzaro joanaren dolumina bihotzeratu dit... ETC-prentsa   Herria, 2006-05-18

7 amodio historia

Bi amodio historia dituen emakume baten gora-beherak kontatzen ditu Flaubertek.  Berria - Gaiak   2004-06-23

Behin Martín Garzoren nobela batekin etorri zitzaidala oroitzen dut, "Amodio historia hau hiri gustatuko zain; nik, ordea, gogorragoak nahiago ditinat", esan zidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 227. orr.

8 amodio kanta (orobat amodiokanta g.er.) amodiozko kanta.

Amodio kanta bat ene aberriarentzat, / aberri txiki, argi handi. Amodio kanta zaharretan ageri den eper zango gorriak, euskal sineste horixe jasotzen du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 394. orr.

Ni neroni maitale dohakabea naizenez gero, amodio kanta sotil baten konpasera hasiko natzaizu: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 157. orr.

Bada beste amodio kanta lizun bat, garbarienak edo artaxuriketakoak izenekoen artean sailkatu izan dena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.

Aldaera franko baditu arrosnabar edo amodio-kanta askotan ageri den pasarte honek, baina, guziak metafora berdinekoak: otearen lorea eta txori kantaria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 162. orr.

Azken batean, ahots politaz eta musika ederraren laguntzaz amodio-kantak abesten dituena bezala zara zu berorientzat: entzuten dituzte, bai, zure hitzak; bete, ordea, ez dituzte betetzen.  Elizen arteko biblia   Ez 33,32

Ertaroko amodio kanten lirismo kutsu nabaria baitario ote loratuaren eta xoriaren arteko lirismo erotiko xahar gorde horri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.

Hegaztia amodio kantetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 162. orr.

9 amodio propio

Normandiarrak amodio propiozko atsegin handiak imajinatzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 337. orr.

10 amodio-zuhaitz (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Judasen arbola edo amodio-zuhaitza ("Cercis siliquastrum") lekadunen familiako landare-espezie bat da. Lorategietako zuhaitza, adar okertu eta bihurriak, eta lore gorri biziak dituena. ETC-entziklopedia   Judasen arbola, Wikipedia

11 amodioa egin

Amodioa egin zutenean, Juliak ez zuen ezertxo ere sentitu, eta izutu egin zen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 19. orr.

Gau hartan, Everything But The Girlen musika lehenengoz entzun zuen gau hartan, amodioa egin zuen Ivanekin, gizonak Lodzeko erdigunean duen apartamentuan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 25. orr.

Modu basatian egin genuen amodioa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 283. orr.

Victoriarekin izan ezik, ezingo nukeela amodioa beste inorekin egin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 177. orr.

Bart gauean, amodioa egin zuen senarrarekin, ez litzateke haurdun egongo bestela.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 99. orr.

-Amodioa eginen dinagu gaur.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 44. orr.

Gerokoa ere imajina dezakezu: hondartzara joan ginen elkarrekin eta Haizeen Orraziaren ziluetari begira amodioa egin genuen, inoiz egin ez dudan bezala.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 80. orr.

Sara gizon harekin oheratu zen, eta inorekin inoiz egin ez zuen bezala egin zuen amodioa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 97. orr.

Berarekin egon zinen aurreko gauean, berarekin egin zenuen amodioa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 76. orr.

Biek ala biek erre zituzten arestian eta aurreko bi egunetan pilatutako tentsioak, fidakaiztasunaren eta desleialtasunaren izotzak ezarritako distantziak urtuz eta amodioa inoiz baino basatiago eginez, inoiz baino samurrago.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 64. orr.

Ximixta bat izan zen eta mozkor-mozkorrak ginen amodioa lehen aldiz egin genuenean: lekukoa non zeukan ez nezakeen asma eta hark ene gaztelurako zubi hezearen bilatzeko gaitasun eskasa erakutsi zuen hastapenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 94. orr.

Monikek pentsatu zuen egiazki goiz hartan egin zutela amodioa lehenengo aldiz, eta poztu egin zen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 43. orr.

Orduan Karlek barre egin zuen, eta kontatu zion behin lorazainak amodioa egiten harrapatu zuela toki hartan bertan ikaskide batekin, eta benetan lotsagarria izan zela; Amodioa egiten zutenean, gizonaren so uherrak Rachel eta Jacoben herioaren errudun seinalatzen zuela iruditzen zitzaion Janinari.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.

Amodioa egiteko duten eskubidea errespetatu behar da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 50. orr.

-Amodioa egingo didazu? -galdetu du.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 88. orr.

12 amodiotan adlag amodio kontuetan.

Aita eta amarekin haatik, komediak, amodiotan dabiltzanak ezagutzen dituzten hetarik, irri bezenbat nigar dariotela eta geroa nolakoa izanen den ez jakin.  Herria   2005-02-24

Mafiako Ganbino familiako hiru buruzagirekin amodiotan ibilia zen Kimberly Kennaugh.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 49. orr.

13 amodiozko hitzordu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Zuri izandako atorra bat zeraman, liho bikainekoa, parpaila brodatuekin paparrean, dantzaldi edo amodiozko hitzorduetara eramateko moduko atorra. ETC-literatura, saiakera   Brodecken txostena, Philippe Claudel (Itziar Diez de Ultzurrun), Igela, 2011

Iluntze hartan etxeratu zenean, distira berezi bat ematen zion bere sekretuak, ia amodiozko hitzordu batetik itzuli berria balitz bezalakoa. ETC-literatura, saiakera   Eserleku hutsa, J.K. Rowling (Estibaliz Lizaso), Erein-Alberdania, 2012

14 erantzunik gabeko amodio

Hainbat egoerak sortzen digute desamodioa; esate batera, erantzunik gabeko amodioak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 258. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus