Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amilka 1 adlag amilduz bezala; kopuru handietan.

Halako ekaitza eta halako harri-jausia eragin zuen goiko Subasio menditik behera, ezen denbora luzean ez baitzen isildu amilka zetozen harrien burrunba.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1003. orr.

Orduak amilka joan ziren, oldean, bat bera ere galduta geldi ez zedin.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 183. orr.

Anaia hau berekin zeraman aingeruak bultza egin zion eta amilka bota zuen amildegi hartan behera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.

Zuhaitz enbor batek geldiarazi zuen azkenean, eta hari eskerrak ez ziren denak erori amilka bidetik kanpo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 148. orr.

Autoak ez zidan gehiago obeditu, eta, sekulako kolpe batez bide-bazterreko burdinazko hesia hautsirik, itsaslabarrean behera erori nintzen amilka.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

Bai, amilka erortzen ziren denak, behera eta behera espazio amaigabean, argi itzel baterantz, eta ni ere amiltzen nintzen haiekin batera.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

Halakorik gertatu bitartean, ordea, adiskidetasunaren sentsazio argitsu haiek bizi nahi zituen ahalik osoen, amilka-amilka sentitzen zuen bihotzaren aringarri.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.

2 itzul-amilka

Talde handietan-eta egin beharreko zilipurdi eta itzul-amilkak bezala, gorputz guztia minberatzen zait oroitze hutsarekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus