Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amesgaizto (orobat amesgaixto g.er. eta ameskaizto g.er.) 1 iz amets txarra, larritasuna edo beldurra eragiten duen ametsa. ik ameskaitz.

Anita Vagmudere-ren ametsak amesgaizto bihurtu ziren ezkondu zenean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 90. orr.

Bizi duen istant hori ez dela amesgaiztoa, amesgaizto itxurako errealitatea baizik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 203. orr.

Amets bat, amesgaiztoa izatera iristen ez zena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 54. orr.

Gau batez, ohean nengoela, amets bat egin nuen, zeharo izutu ninduena, eta erabat beldurtu ninduten amesgaizto eta ikuskariak izan nituen.  Elizen arteko biblia   Dn 4,2

Oraindik amesgaiztoak ditut batzuetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 171. orr.

Neuk ere, Iruñean bizi nintzelarik, amesgaiztoak izaten nituen noizbehinka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 192. orr.

Maiz esnatzen da amesgaiztoek ikaraturik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 121. orr.

Hau ez da gertatzen ari, esaten zion bere buruari gizonek etzatera behartzen zuten bitartean; amets bat baino ez da, amesgaizto bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 210. orr.

Gertatzen ari zitzaidan guztiak amesgaizto bat behar zuen izan, inondik ere, behin atzarriz geroz begi-kliska batean aienatu behar zuena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Ametsetan ari zela iruditu zitzaion hasieran, amesgaiztoren bat zuela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.

Une horretan hain zuzen, zurrunga luze baten ondoren, begiak zabaldu zituen espantuz, amesgaiztoren batek izututa, antza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 448. orr.

Alessandro de Novara jauregirat heldu zen egun berean, amesgaizto bat izan nuen gauez, eta amesgaizto hark iratzarri ninduen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 240. orr.

Ezinezkoa da amesgaizto batek uzten dizkigun gogo-abaildura zein irudien jatorria elementu oniriko soilekin adieraztea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 119. orr.

Konpainia-burua arnaska arituko da, amesgaizto batetik irtena balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 143. orr.

Apur bat sosegatu nintzen arren, gau hartan ez nuen ongi lo egin, amesgaiztoz amesgaizto, infernuko garretarat kondenaturikako zortzi urteko mutil hura gogoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 220. orr.

Artean amesgaiztoan banintz bezala, urrats batzuk entzun nituen korrika batean hurbiltzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 118. orr.

Ez nekien entzundako garrasiak nireak ote ziren ala nire amesgaiztoetako erresuma ilun hartako mamuren batenak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 17. orr.

Nire ametsen zerrendan ez zen inoiz azaltzen ama izatearena -amesgaiztoetan izan ezik.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 15. orr.

Agureak begiak ireki eta kliskatu egin zituen, amesgaizto bat uxatu nahi izango balu bezala.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 117. orr.

Oraindik amesgaiztoak ditut batzuetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 171. orr.

Guztiz esnatu zen, amesgaiztoak ikaraturik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 45. orr.

Gau hartan, bere amesgaiztoak izutu zuen berriz, bihotza aztoratzen zioten beste larritasun sorrek areagoturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 378. orr.

Horixe zuen ona alkoholak, hausnartu zuen Del Vallek, amesgaiztoak uxatzeko ahalmen ia magikoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 203. orr.

Amesgaiztoko hondoratze hartatik libratua zen Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

Orain, pobretua ez ezik, arrotz, koherentziagabe eta ia amesgaiztoko iruditzen zitzaion bere mundua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 53. orr.

Arazo deitzea nahiago dudan gauza hura, batek daki nongo leize barrenetatik azaleratutako izaki amesgaiztozko hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 136. orr.

Poliki-poliki beldurra ari zitzaion jabetzen, ordu arte inoiz sentitu ez bezalako beldur berezi bat, ilunpearen beldurra, baso mortuaren beldurra, eta mendeku hartzeko anaia hil berri zion otso amesgaiztozkoaren beldurra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Iluntasuna erabatekoa zen Pataki, izerdi patsetan, jauzi batez amesgaiztotik esnatu zenean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 100. orr.

Dilindan, han, nonbait, amesgaixtoen eremu madarikatuan!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 37. orr.

Garai haietako ameskaiztoetan, alabak bera bezalako soldadu zakar baten besoetan higatzen zuen bizia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Irabazteko gogoaz gain, Harry konturatu zen amesgaizto gutxiago zeuzkala entrenatu ondoren nekatuta zegoenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 195. orr.

Amesgaizto hutsa da, benetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 155. orr.

Kontua da Harry bere amesgaizto zaharrak esnatzen zuela oraindik ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 237. orr.

Gau hartan amesgaizto izugarriek asaldatu zidaten loa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 137. orr.

Sandro mendian ikusteak munduarekin adiskidetzen zintuen, eta burutik kentzen zizun Europa azpian harturik zeukan amesgaizto larria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.

Sekula, sekula santan, nire amesgaiztorik gupidagabeenean ere ez nukeen irudikatuko honelako leku bat.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 28. orr.

Ez zegoen haiek lotzen zituen haririk, baina amesgaizto erotiko desatseginak ziren.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 119. orr.

Eta orain, amesgaizto sukartsu batean bezala, SSetako goi ofizial bihurtuta agertzen zitzaidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 178. orr.

Gaueko amesgaizto lizun haietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 385. orr.

Iraganeko amesgaizto eta beldurren gatibu zegoela sumatzen nuen, eta emakume gajo hori askatu beharra nuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 32. orr.

Izu-ikarazko espiral batean jausi naiz, amesgaizto paranoikoan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

Bere amesgaiztorik gaiztoenean ere irudika ezin zezakeen zerbait: hiru maleta beltz zeuden bere aurrean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Poeren kontakizunetatik aterea zirudien izugarrikeria hark sukar-amesgaizto baten sentipena sortzen zuen, errealitateaz kanpoko mundu ilun batena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 274. orr.

4 irud/hed

Atxilo hartutakoen artean, Román Eguiazabal zegoen; apaiz gaiztoa eta españar gaiztoagoa, euskal nazionalismoaren heriozko doktrinen zabaltzaile setatsua, eta egiazko aberriaren kontrako ideien eta Euzcadi izeneko amesgaizto horren ereile ezaguna.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus