Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
amenazu (ETCn 57 agerraldi; orobat amenazo ETCn 27 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian mehatxu agertzen da) iz mehatxua.
Zer egin behar da bereziki guztion ongiari amenazu egiten diola dirudien arriskuari dagokionez? Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 256. orr.
Urduri antzean eta amenazu-aurpegiaz hitz egiten zuelako beti. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 184. orr.
-amenazu keinua luzatu zidan olgetan Liviak-. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 85. orr.
Telefonoz deitu ohi zidan tarteka, desorduetan askotan, onez onean jeneralean baina amenazoekin ere bai tarteka, erantzungailuan mezu izugarriak utziz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 57. orr.