Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argia amatatu eta ezin dut lorik egin, ukitu ere egin daitekeelako umeltasuna eta gazitasuna izaretan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 61. orr.
Su itzalgailua hartu, eta berak amatatu zuen sute txikia. Berria - Euskal Herria 2006-03-22
Ukrainako presidenteak, Viktor Justxenkok, zentral nuklearreko sutea amatatzen lanean aritu ziren milaka pertsona gogoratu zituen. Berria - Gaiak 2006-04-27
Sokorriko bengalak amatatu eginen dira uretara baino lehen, eta edertasun mingots horretaz hobeki gozatzeko begiak bildu ez izanagatik iluntasunik trinkoenean geldituko zara, liluramenduzko hutsean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 262. orr.
Alkateak zigarroa amatatu zuen harrizko zuraren kontra, eta bere larruzko bota luzeez zapaldu. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 66. orr.
Beste zigarro bat isiotu, zupada pare bat eman eta buztinezko hautsontzian amatatu du. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 98. orr.
Pipa amatatu zaio ostera. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 189. orr.
Argizaria isioturik izatea susmagarria izan zitekeela pentsatuz, amatatu egin nuen eta, horra ni ilunetan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 281. orr.
Kandelaren garra amatatu zuen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 35. orr.
Leihoetatik sualdiak irteten ziren, eta amatatzen zela ematen zuenean sulama gorriak irteten ziren berriro bufadaka. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 64. orr.
Mendietan sugarrak amataturik zeuden, eta txingarrak errautsen azpian ketan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.
Eguzkia basamortuaren gainera altxatzen ari da pantaila argitu eta sala amatatu denean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.
Frijitzeko erabilitako su elektrikoa amataturik, horren gainean utzi zuen kazuela. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 103. orr.
Irratia amatatu zuen instintiboki. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 31. orr.
Telebista amatatu eta ohera itzuliko da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 112. orr.
Ordenagailua amatatu zuen gero. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 27. orr.
Lanetik landa, etxerat buruz abiatzen da kronikaria eta etxean eman bezain fite egiten duen lehenbiziko gauza telebista itzaltzea da; amatatzea, bai. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 22. orr.
Carmenek motorra amatatu du, eta, paperak hartuta, kabinatik jaitsi da; barruan geratu da autostopista. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 45. orr.
Padre Alvarezek argiak piztu eta filma amatatuz gero, zutitu eta alde egin beste erremediorik ez zegoen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 317. orr.
Eta amatatuko ez den iluntzean zerutik argi gortina harrigarriak zintzilikatuko dira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.
Guadalajarako sua amatatu zenean -1937ko martxoaren 20a aldera- gerra espainolaren nondik norakoa gune kritiko batera iritsia zela esan liteke. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 59. orr.
Gero, gorridura hura ematzen hasi zen, amatatzen, eta ordainetan albo ertzak zuritu zitzaizkien hodei molkoei. «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.
Udan zehar iritsitako gutunei arretaz erreparatuz gero, apurka-apurka suaren apaltze moduko bat sumatzen zela esango nuke; ez amatatzea, ez iraungitzea, baina bai mantsotzea, hizketagaietan amodioaren zoroak arimaren bestelako zokoei tokia egin balie bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 26. orr.
Polizia gehienek zuten ohitura zen zigarroak ateen markoen eta hormen aurka amatatzearena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 130. orr.
Goizaldean piztu zen sua bulegoan eta suhiltzaileek berehala amatatzea lortu zuten. Berria - Mundua 2004-03-02
Gortinak zabalduta neoizko idazpuru amatatua seinalatu zion. Tximino ilea dauka, beltz amatatua, lakarra, ezin hezia. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 79. orr.
Eskuak poltsikoan, erre i pearen azpian bere izen propioa berrirakurri zuen harrituta, eta data amatatu haietatik hilaren adina kalkulatu zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.
Linterna estalien zohardura amatatua. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 124. orr.
Ideia ilun hark guztiz amatatu zidan jateko eta hizketarako gogo urria. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.
Zeruaren urdina amatatzen denean pizten ditugu gure bakardadearen argiak. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 154. orr.
Tradizioa ez zen han hemenka berandura arte amatatu, ez eta Euskal Herrian ere, Esteban Garibaikoaren testigantza haintzat hartzekoa bada. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.
Hor zegoen uneoro zure irrika, zure desira isil baina ozena, aurrerabiderik ematen ez nizunez ibitua baina ez amatatua. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 35. orr.
Beste alarau batek airea astindu zuen, eta amatatu egin zen gero. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 96. orr.
Alabaina, denboraldi sutsu ugari ezagututakoa naiz, eder askoak gainera, istant batez argi guztia eurentzat hartzen duten horietako harremanetan ibilitakoa naiz maiz, baina bikote guztien artean egoten den lehenengo zaparradaren ostean, amatatu egiten zitzaizkidan niri desio guztiak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 32. orr.
Itsasontzi osoan zehar zabaldu zen oihuaren oihartzuna, eta amatatuz joan zen gero. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 186. orr.
Iristen ari gara Arco da Conceiçaora, Preguiça iturria eraiki zen tokira, ur ezin gozoagoak, jende askoren egarria eta lan egiteko gosea amatatu zituztenak, gaur artean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 93. orr.
amatatu du (6); amatatu egin (10); amatatu egin zen (3); amatatu egiten (3); amatatu eta (14); amatatu gabe (3); amatatu zuen (16); amatatu zuten (3); amatatuko ditu (3); amatatzen ari (3); amatatzen ez (4); amatatzen ez den (4); amatatzen zen (4); argia amatatu (8); argia amatatzen (5); argiak amatatu (7); argiak amataturik (4); irratia amatatu (4); sua amatatu (3); sua amatatzeko (6); telebista amatatu (3); telebista amatatu eta (3); zigarroa amatatu (3); zigarroa amatatu zuen (3)