Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Danelek hain gustukoa zuen dotorezia amaneratuaz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.
Edozein modutan, Adak amaneratutzat zeuzkan Danelek urtean bizpahirutan Ifarkoia hotelean antolatzen zituen gure festa haiek, eta ez zitzaion jolas haietako ur dekadenteetan txapla-txapla ibiltzea gustatzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 33. orr.
Beste haurrek barre egiten zuten halakoetan, maisu ankerraren jokoari jarraiki, baina nirekin sartu zen hartan inoiz baino grazia handiagoa egin zien besteei ni poesia-kontu "arraro" eta "erdi maritxu" haiekin barregarri uzteak; maisu beldurgarriak imintzio amaneratuak egiten zituen, bat-bateko piztia-pailazo bikoitza bihurturik, eta denak barrez lehertzen ziren nire bizkar eta bide batez maisuaren beraren bizkar, ez dago-eta ezer barregarriagorik beldurra ematen digun norbait pailazoarena egiten ikustea baino. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.
Haren itxura -haren hautsak eta azazkal luze zainduak- itxura hutsa baino gehiago zen, bestalde, izatez ere amaneratuegia baitzen, nire gusturako. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 213. orr.
Hor, hondarribitar guziak mantzokara bilduta, valenzianoek ohi dagiten mairu eta kristau arteko liskar aizun amaneratu bezalako bat egin dezakezue. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 349. orr.