Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amaldeko 1 izlag ahaideez mintzatuz, amaren aldekoa. ik aitaldeko.

Hobe amaldeko amonaren antza balu, baina ez, esaera zaharrak dioen bezalaxe jaio da hau: kaleko edozein mutilen berdina, ez amaren edo aitaren moldean egina".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.

amal (orobat amalaktar g.er.) iz Palestinako hegoaldeko Negeb basamortuan bizi den herriko kidea.

Negebeko eskualdean amalektarrak bizi dira; mendialdean, hitiarrak, jebustarrak eta amortarrak; itsasaldean eta Jordan inguruan, berriz, kanaandarrak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 203. orr.

Madiandarrak, amalektarrak eta basamortuko jendea, larrapoteak bezain ugari, lurrean etzanak zeuden; haien gameluak ere zenbatuezin hainbat ziren, itsasertzeko hondarra bezain ugari.  Elizen arteko biblia   Epa 7,12

Mendialdean bizi ziren amalektarrek eta kanaandarrek haiengana jaitsi eta garaitu egin zituzten; Hormaraino jarraitu eta porrokatu egin zituzten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 207. orr.

Refidimen amalektarrek eraso zieten israeldarrei.  Elizen arteko biblia   Ir 17,8

-Aukera itzazu gizon batzuk, borrokara irteteko amalektarren aurka.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 182. orr.

Hil zenean, Piraton hirian ehortzi zuten, Efraimen lurraldean, amalektarren mendialdean.  Elizen arteko biblia   Epa 12,15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus