Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoa (ustez, beretzat ez zen mundua baino izango) ez dela ez amaiduna, ezta amaigabea ere, ez dagoela ez higiduran, ezta geldi ere, beste gauzen antzarik ez duela, baina antzagabea ere ez dela. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 192. orr.
Izan ere, berak iraun egiten du, bere agerpenen ilarako itzulera amaigabe edo amaiduna ezeztatu arren. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 193. orr.
Hain zuzen, gutako bakoitzaren baitan, kimera-indar amaigabe bat dago, hots, oroimena, munstro beldurgarria. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.
Thoreau-ren lana da status quo-aren aurkako oldartze amaigabe bat, hemen bizitzeko modu berri bat bilatzeko borroka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.
Aldakak kulunkatzen ziharduen, Annari gaitzezpen-jasa amaigabe bat yiddish-ez botatzen zion bitartean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 479. orr.
Ateak ateen ondoren, korridore amaigabe batean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 159. orr.
Barneko etena, osotasun-eza, daukagunaren eta ez daukagunaren arteko distantzia gaindiezina, aseezin amaigabe hori da desiraren zauria. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 87. orr.
Ez du errieta egiten, zaratarik gabe joaten da jarioan, eta jarioan doan uraren mugimendu amaigabe horixe Ozeanoko olatu handiak baino beldurgarriagoa da niretzat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 92. orr.
Bi gauza izaten nituen gogoan lasterketa amaigabe haiek egiten nituen bitartean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 230. orr.
Gatazka amaigabe hauen borroka-lekuak, bada, Metafisika izena du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.
Oinez segi behar derrigorrean estepa amaigabe hartan aurrera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 373. orr.
Alferrik aipatuko nizueke Hans Castorren pasadizoren bat edo beste, ordea, are gutxiago zertan ziren solasaldi luze eta amaigabe haiek. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 38. orr.
Txirrista amaigabe, likits eta ilun batean behera jaistea bezala izan zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 252. orr.
Gor-mututasun hartan babesturik, ez al zion propio ihes egiten jakinduria amaigabe eta neurtezin hura lagun-hurkoari elkartasunez erakutsi beharrari? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.
Negarraldi lotua zen, irrintzi ñimiño batzuk besterik ez ziren entzuten arnasarik gabeko eten amaigabe batzuen ondoren. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 32. orr.
Inoiz baino isilago dago etxe zurien ilara amaigabea eguzkipean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 171. orr.
Korridoreak ez zuen amaierarik, eta ate itxien errenkada amaigabea zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 218. orr.
Horrez gain, itxaropentsu izan daitezela eta gure berrikuntza hau ez dezatela errepresenta eta senti amaigabea den eta hilkorra denaren gainetik dagoen zerbait balitz bezala, zeren benetan errakuntza amaigabe baten amaiera eta bidezko bukaera baita. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 284. orr.
Gramatikak hiztunen jokabidea islatzen du, eurek ere perpaus berrien kopuru amaigabea sor eta uler dezaketelako, nor bere esperientzia mugatutik abiatuz. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 33. orr.
Trena igarotzean, garrasi egiten genuen, ahoa oso zabalik, haren irudi amaigabea erabat desagertzen zen arte. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 86. orr.
Lerro edo angeluen zatigarritasun amaigabea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 100. orr.
Ezin dut esan mundua lehenaldiari dagokionez edo espazioari dagokionez amaigabea denik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 197. orr.
Esango balitz, ordea, mundua amaigabea edo amaiduna dela (ez-amaigabea), orduan biak faltsuak izan zitezkeen. irakatsia baitut lehenkien kopurua amaigabea eta espazioaren sakonera infinitua dela eta azaldua dut gorputzak zenbateko abiaduran hegatzen ziren eta nolako distantzia pentsagaitzak amen batean kurritzen zituzten. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 193. orr.
Aldaketa horien efektua neurtzeari ekiten badiogu, berehala ohartuko gara amaigabea eta kontaezina dela haien eragina, hau da, ezin aurreikus daitekeela non geratuko diren aldaketa horiek. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 190. orr.
Beldur naiz ez ote zaidan gaua basamortu amaigabea bihurtuko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 58. orr.
Ondoren, bion isilaldi amaigabea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 221. orr.
Zerbaitegatik esana baitzeukan aspaldi Emile Chartierek, "denbora motz dela pentsatzen duenarentzako, eta amaigabea, aldiz, desiratzen duenarentzako". Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 114. orr.
Poloniako lautada amaigabean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 219. orr.
Urrunean, zeruertzeraino lehertutako olatuen atzeko marra amaigabean, ontzi beltz luze bat, brankan eta popan kubo zuri bana ageri. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.
Adigai bakoitza errepresentazio ahalgarri ezberdinen kopuru amaigabean barnebilduta dagoen errepresentazioa balitz bezala pentsatu behar da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 44. orr.
Zentzu-bikoiztasunaren eta kontraesanen zirkulu amaigabean jiraka. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 172. orr.
Lurrak, emankor eta heze, atseden hartzen du zeruaren irribarre handiaren eta eguzkiaren erruki amaigabearen pean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Bigarrenak behinik behin kai txikiaren babesa eta aterpea uzten dizu, lehenengoak, berriz, itsas handira botatzen zaitu, merkatu globalaren espazio amaigabera, ahazturara. Berria - Kultura 2004-06-27
Haren grafiak berak, (9), berriz atzera biziaren ziklo amaigaberako itzulera irudikatzen baitu. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 181. orr.
Hain mugagabea zarenez, ez da zure baitatik sortuko pentsamendu amaigaberik? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.
Eztabaida amaigabeak izan zituzten hainbat hilabetez: antolamendu arazoak, helburu eta baliabide auziak, estrategiari eta etorkizuneko gobernuari buruzko kontuak.Tropelean eta bultzaka sartzen ziren saltokietan, mukuru betetzen zituzten dendak, eta kotxeek ilara amaigabeak osatzen zituzten, hain ziren ugariak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 213. orr.
Merkatuko bazterretan berriketa amaigabeak izan zituen Saget andereñoarekin, Lecœur andrearekin eta La Sarrietterekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 182. orr.
Zure urteak amaigabeak direlako (Sal. 101, 28), zure urteak egungo eguna dira beti. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 216. orr.
Ez ote zure gaiztakeria handia delako eta amaigabeak zure erruak? Elizen arteko biblia Jb 22,5
Bidean, han hemen, landa zabal amaigabeen ezpondetan, almendrondo loratuek sorgindu naute. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 91. orr.
Haren ahotsaren auhenean zelai berdeen itxaropena dago, lore-bainuaren mineria; haren gitarran errepide amaigabeen nostalgia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 44. orr.
Ebroko bataila amaiezin hartan, Aragoiko eremu amaigabeetako lubakietan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 58. orr.
Goizaldean itzuli diren gelakideak esnatu baino lehen hanka egin, eta abenida amaigabeetan barrena ibiltzeari ekin diot, lasai. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 43. orr.
Gari-sail amaigabeetan barreiatzen du bere pena hiltzera doan egunak. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 154. orr.
Gaur egun mahai gainean dituzten benetako arazoentzako erantzunak bilatu beharrean estatuak bere botere egiturei eusten ahalegintzen diren aldi berean, politika global bat ari da sortzen, elkarrekintza-sare amaigabeez horniturik. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 78. orr.
Aurrerabide ahalgarri hau amaigabera doa agerpenen ilaran. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 195. orr.
Hau aintzat hartu gabe ere, ez da inolaz ere zilegi amaigaberaino zatigarria den halako osokiaz zera esatea: zati anizkun amaigabeez osatzen da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 198. orr.
Amaigaberanzko itzulera-bidea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 196. orr.
Osoki artikulatu (organizatu) orotan zati bakoitza berriro artikulatua dela eta honela zatien analisi amaigabearen bitartez beti zati artifizial berriak aurkitzen direla onartzea, hitz batean, osokia amaigaberaino artikulatua dela onartzea, ezin da pentsatu, nahiz eta ederki pentsa daitekeen materiaren zatiak beren amaigaberainoko deskonposaketan artikulatuak izan zitezkeela. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 198. orr.
Zeru izarrez izorrari so dago, txunditurik, amaigabe begitantzen zaion unibertsoan hauts-izpi ezdeus iritzirik bere buruari. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 157. orr.
Espazio honek, ordea, kenketa honekin ere beti amaigabe dirau. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 61. orr.
Formalitateak amaigabe ugalduko dira, herritarrei ez zaie emango bestelakorik, babes okerra baizik eta konponketa gaitza baino okerragoa izango da. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 89. orr.
Horrela bada, mundualdi labur honetan gorputz-arimak galdu dituzte, eta infernura joango dira eta amaigabe penatuak izango bertan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.
Batek pinta dezake maite duen emakumearen erretratua, baina erretratu bat izango da beti ere; Rossetti-ren jarduna, emakumearen aurpegia behin eta berriz amaigabe errepikatzea, ordea, bere maitasun obsesiboaren lekukotasuna da. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 216. orr.
Berak ez du eratzen batasun erretoriko edo formal bat, amaigabe errepika daitekeena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 135. orr.
Gure oinen pean honelako lekuetako ohiko hartxintxarra, urruntxeago belardia eta lore horiak, eta amaigabe luzatzen zen asfalto zuri akasgabea. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 89. orr.
Amaigabe biziko al da, bada? Ez al du inoiz hilobia ikusiko? Elizen arteko biblia Sal 49,10
Estatu horietako baten izenean zikiratze sinbolikoa amaigabe jasaten jarraitu behar ote dugun da ETAren su-etenak mahai gainean jartzen duen galdera. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 73. orr.
Anbotoko Dama izango zen, jakina, ezaren bila amaigabe dabilena. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 85. orr.
Torloju amaigabea angelu zuzenean (perpendikularrean) dauden bi ardatzen arteko mugimendua transmititzen duen elementuari deritzo. ETC-entziklopedia Torloju amaigabe, Wikipedia
Heronek osoko azalpenak eman zituen bost makina "sinpleri" buruz -baita beraien konbinazio batzuei buruz ere-, zeinen bitartez pisu jakin bat indar jakin baten bidez mugitu ahal baitzen: gurpila eta ardatza, palanka, polea, ziria eta torloju amaigabea. ETC-literatura, saiakera Zientziaren Historia, A. C. Crombie (Koldo Morales), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002
Teknika horretan, trinkotu nahi den hautsari altzairuzko arrabol batzuen artean pasarazten zaio torloju amaigabe baten bitartez. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Barne-torlojudun nahasgailu orbitala, berriz, kono-enbor itxurako ontzi bat da, gai helikoidal batzuez hornitutako torloju amaigabe bati lotuta beso giltzatu bat duena; beso horrek mugimendu planetarioa du. ETC-zientzia, zuzenbidea Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007
Errodamenduak, engranajeak, torloju amaigabeak, zorroak, balbula-asentuak eta karterrak, desugerketa-kakoak... ETC-zientzia, zuzenbidea Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011
adanen poema amaigabea (4); amaigabe bat (13); amaigabe batean (8); amaigabe batez (3); amaigabe eta (4); amaigabe gisa (5); amaigabe haiek (3); amaigabe honetan (3); amaigabe hori (3); amaigabea da (17); amaigabea dela (4); amaigabea den (5); amaigabea edo (3); amaigabea egin (3); amaigabea egiten (3); amaigabea ere (4); amaigabea eta (4); amaigabea izan (7); amaigabea zirudien (6); amaigabeak dira (4); amaigabeak egin (6); amaigabeko ikerketa (3); amaigaberaino zatigarria (3); auto ilara amaigabeak (3); baitan amaigabea (3); bere baitan amaigabea (3); dagokionez amaigabea (5); espazioari dagokionez amaigabea (3); eta amaigabe (5); eta amaigabea (7); eta amaigabeak (4); eta amaigabeko (7); ilara amaigabeak (7); kopuru amaigabea (7); maila amaigabe (4); ordu amaigabeetan (3); perpaus kopuru amaigabea (3); poema amaigabea (4); urteak amaigabeak (4); zerrenda amaigabea (9); zerrenda amaigabea da (6); zure urteak amaigabeak (4)